saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Lehiaketaren oinarriak

Informazioa

Nik Eskola Kirola Lehiaketa

Bideoak Ikustea
  • Lehiaketaren oinarriak
  • Datak
 
Lehiaketaren oinarriak

Mezu ezberdinen bidez, web orriaren bidez, Eskola Kirola Programaren edukien bidez, kanpaina ezberdinen bidez, komunikabideetako iragarkien bidez... Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola1 zabaltzen du.

Aurten protagonista ZU ZEU izatea nahi dugu. Zure partaidetza nahi dugu:

  1. Eskola Kirola zabal dezazun
  2. Eskola Kirolari esker egunero-egunero gertatzen diren egoera positiboetako batzuk erakusten lagun gaitzazun.
  • Kategoriak
    Bi kategoria daude:
    • EK positiboa:
      Gehienez ere 3 minutuko iraupena duen edozein formatutako bideo baten bidez adieraz itzazu ESKOLA KIROL moduan ulertzen duzun horren barruan nabarmendu nahi dituzun alderdiak, jarrerak, jokabideak zein pertsonak erakusten dituzten uneak.

      AIPAMEN BEREZIA: Epaimahaiak, egoki baderitzo, sari berezia eman ahal izango dio modu naturalean jaso den eta azpimarragarria iruditzen zaion jarrera/egoera/jokabideari.

    • EK LipDub
      Gehienez ere 8 minutuko iraupena duen Lipdub baten bidez azal ezazu zure zentroarentzat, klubarentzat, taldearentzat edo zeuretzat ESKOLA KIROLA zer den

  • Nola parte hartu?
    1. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, martxoaren 5etik aurrera, izena emateko formularioa bete behar duzu eta bideoa honako bideetako bat erabilita helarazi behar diguzu:
      1. Bidea adierazita: igo ezazu bideoa gustukoen duzun sarera (youtube, vimeo...) eta bideoaren bidea adierazi izena emateko formularioan.
      2. Bideoa erantsita: bideoak 30 Mb baino gutxiago baditu, izena emateko formulariotik bertatik igo dezakezu zuzenean.
      3. Eskura emanda: bideoa horrela aurkeztuko baduzu, izena emateko formularioa bete eta eskura eman dezakezu Kirol Zerbitzuan (Rekalde Zumarkalea 30 1, 48009 Bilbao).
    2. 2 eta 3 puntuetan adierazitako moduan entregatzen diren bideoek honako formatuetako batean egon beharko dute: avi, mpg, mp4, flv.

    Irudiak grabatzeko baimenaren eredua (PDF 11,90 KB)

  • Aukeraketa
    1. Aurkeztutako bideo guztien artean, Epaimahaiak 5 bideorik onenak aukeratuko ditu kategoria bakoitzean.
    2. Aukeratutako 5 bideo horien artean jendearen botoen bidez erabakiko da kategoria bakoitzeko bideorik onena zein den
    3. Jasotako bideo guztiak, baldin eta lehiaketaren oinarriak betetzen badituzte, www.bizkaia.eus/kirolak/nikeskolakirola helbidean egongo dira ikusgai
    4. Helarazi nahi den mezua bera eta aurkeztutako bideoaren sormena, originaltasuna eta kalitatea hartuko dira kontuan.
  • Nork aurkez dezake bideoa?
    Eskola Kirola ekimenean parte hartzen duten pertsona edo/eta erakunde guztiek:
    Udalerriek, Federazioek, Gurasoen Elkarteek, Klubek, taldeek, entrenatzaileek, gurasoek, umeek, epaileek...
  • Sariak
    1. Bideo irabazleak bitarteko ezberdinen bidez emango dira ezagutzera: ikus-entzunezkoak, idatzizkoak, web-ingurunekoak (sare sozialak, on line...)
    2. Eliteko taldeen entrenamenduak ikusteko bisitak eta lehiaketa ofizialetarako sarrerak kudeatuko dira.
    3. Kategoria bakoitzean aukeratutako bost bideoak denboraldi honetan Eskola Kirola ekimenean parte hartzen duten erakunde guztien artean banatuko den sustapenerako CD/DVD batean jasoko dira.
  • Epaimahaia
    Kategoria bakoitzeko bat; epaimahaikideak Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol-, hezkuntza- eta instituzio-erakundeek osatzen duten Bizkaiko Eskola Kirol Batzordeko kideak izango dira

1Eskola Kirola: Eskola ordutegitik kanpo eta modu antolatuan egiten den kirol oro, nahitaezko hezkuntzaren barruan.


Laguntzaileak
  • Bizkaialde
  • Athletic Club
  • Uxue Bilbao Basket
  • Basket Ibaizabal S.T.
  • Beisbol San Inazio
  • Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea
  • Bizkarians Rugby Elkartea
  • Bidezabal Atletismo Taldea
  • C. Atletismo Bizkorrak
  • Club Ajedrez Sestao
  • Club Balonmano Barakaldo
  • Kukullaga Eskubaloi Taldea
  • Club Balonmano Zuazo
  • B.S.A. Bilbo Taldea
  • Sakoneta Gimnastika Erritmiko Taldea
  • Club Fútbol Sala Bilbo
  • Club Leioa Igeri Waterpolo
  • Askartza Claret Igeri Kluba-Waterpolo
  • Stilo Berrio Kluba
  • Gernika Saskibaloi Taldea
  • Metropolitano Club Patinaje
  • Real Club Jolaseta
  • Portugalete San Nikolas Arraun taldea
  • S.D.R. Kaiku
  • Arkote
  • Atletismo Santutxu
  • Ugeraga Txirrindularitza Taldea
 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali