saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nazioarteko adopzioa

Informazioa

zer da

"nazioarteko adopziotzat" hartzen da nazionalitatetik edo adopzio-hartzaileen edo adoptatuen ohiko etxebizitzatik eratorritako atzerritar elementuak duen seme-alabatasuneko lotura juridikoa (54/2007 legearen 1. artikulua; eao 312. zk., 2007ko 312. zk., abenduaren 29koa).

www.boe.es/boe/dias/2007/12/29/pdfs/a53676-53686.pdf [pdf, 351 kb]

gure herrildean, adopzioak eratzeko eskumena agintaritza judizialak du, eta espainiatik kanpo, espainiar kontsulek eta adopzioak egiten diren herrialdeetako agintaritza judizialek.

espainian ez da adopziotzat hartuko espainiar adopzio-hartzaileak eratutako adopzioa, baldin eta erakunde publiko eskudunak ez badu adierazten pertsona adopzio-hartzailea egokia dela, eta adopzioaren ondoreak ez badatoz bat espainiar legediak aurreikusitakoekin.

nazioarteko adopzioaren prozeduraren ibilbidea

  1. informazioa eta prestakuntza
    • nazioarteko adopzioari buruzko informazio-hizketaldira bertaratzea
    • gizarte ekintza saileko erregistroan nazioarteko adopzioaren eskatzaileentzako prestakuntza-ikastaroan izena ematea (ugasko bidea, 3, 2, 48014 deustu)
    • egokitasun-ikastaroa egitea
  2. egokitasuna adieraztea
    • erregistroan nazioarteko adopziorako egokitasunaren adierazpena aurkeztea, eskatzen den dokumentazioarekin batera: espedientearen hasiera.
    • balorazio psikosoziala egitea
    • haurrak eta nerabeak babesteko batzordean egokitasuna edo ez-egokitasuna onartzea
  3. espedientearen izapidetzea
    • bizkaiko foru aldundiko dokumentazioa prestatzea
    • dokumentazio pertsonala prestatzea
    • haurraren edo nerabearen jatorrizko herrialdera espedientea bidaltzea
    • aurretiko esleipena jasotzea
    • adopzioaren epaiketa jatorrizko herrialdean
    • adopzio-autoa
  4. jarraipena:

    adoptatutako pertsona bere familiarekin bizkaiko lurralde historikora iristen denean, beharrezko jarraipenak egiten dira, jatorrizko herrialdeak adierazitako maiztasunaz.

betekizunak

114/2008 dekretuak, ekainaren 17koak, bere 16. eta 30. artikuluetan ezartzen du zer betekizun bete behar dituzten adoptatzeko interesa duten pertsonek, bizkaiko foru aldundiak beren egokitasun-adierazpenaren eskaera izapidetzea onar dezan. (ehaa, 122. zk., 2008ko ekainaren 27koa).

www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_c

114/2008 dekretuak, ekainaren 17koak, bere 11. artikuluan egokitasun-betekizunak ezartzen ditu, adieraziz adoptatzeko interesa duten pertsonen egokitasuna baloratzean, lehentasuna emango zaiola haurraren edo nerabearen interes gorenari, izan daitekeen beste edozein legezko interesen aurretik.

horrez gainera, eskatzaileek lehen adierazitako betekizunak betetzeaz gain, jatorrizko herrialdeko betekizunak ere bete beharko dituzte.

www.msps.es/politicasocial/familiasinfancia/adopciones/adopinternacional/home.htm

espainian ez da adopziotzat hartuko espainiar adopzio-hartzaileak eratutako adopzioa, baldin eta erakunde publiko eskudunak ez badu adierazten pertsona adopzio-hartzailea egokia dela, eta adopzioaren ondoreak ez badatoz bat espainiar legediak aurreikusitakoekin.

legedia

legezko araudia

informazio gehiago

gizarte ekintza saileko umeen zerbitzuko familia harrera eta adopzio ataleko nazioarteko adopzioaren arloa:

ugasko,3 2
48014 deustu
telefono-zenbakia: 94 608 29 67 eta 94 406 79 69

web-orri interesgarriak

elkarteak:

fitxategi hauek ikusteko adobe reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali