saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nazio adopzioa

Informazioa

zer da

famili zuzenbideko erakundea da adopzioa eta, horren bidez, pertsona bat erabat txertatzen da beste pertsona baten edo batzuen familia bizitzan familia biologikoaren ondorio berdinekin. adopzioak hautsi egiten ditu adingabeak bere familiarekin zituen lotura juridikoak. horregatik, adingabekoak umeordetzat hartzen dituzten pertsonek guraso-ahalari dagozkion betebeharrak eta eskubideak dituzte.

nor har daiteke adopzioan

  • 18 urtetik beherako pertsonak, emantzipatuta ez daudenak.
  • adinez nagusi diren pertsonak, baldin eta 14 urte izan baino lehenagotik modu etengabean adopzio-hartzaileekin bizi izan badira.
  • babesik gabeko adingabeak, babeserako erakunde publikoak proposatuta

gurasotzakoen betebeharrak:

(ekainaren 17ko 114/2008 dekretuaren 11 eta 12. artikuluak).

  • 25 urtetik gorakoak. bikoteen kasuan, nahikoa da bat izatea adin horretakoa.
  • gurasotzakoen eta umeen artean 14 urteko aldea egon behar da gutxienez.
  • guraso izan nahi dutenak adopzioari ekiteko inguruabar egokian egon behar dira, bai ikuspegi pertsonaletik, bai familia ikuspegitik, bai gizartearen eta bizibideen ikuspegitik.
  • adopzioaren aurreko famili harrerari ekiteko, egokitasun ziurtagiria eduki behar dute, bizkaiko foru aldundiaren adopzioen batzordeak emana.
  • bizkaiko foru aldundiak ezarri du adopzioa egiten duenaren eta adoptatu egiten den pertsonaren arteko adin aldeak ezin dituela 44 urteak gainditu.

adopzioa eratzea

  • epaileak aginduta eratuko da beti adopzioa.
  • 12 urtetik beherako pertsonak eta gurasotzakoek eman behar dute baimena.
  • atzeraezina da.

adopziorako eskaintza

ume bat adoptatu nahi duten pertsonek hauexek bete behar dituzte:

  1. informazio-hitzaldira joatea, eta horretarako, telefono hauetan jarri behar da harremanetan: 946082971, 946082968, 946083592, 944066278, edo posta elektronikoko helbide honetan:ume-infancia@bizkaia.eus
  2. nahitaez parte hartzea gizarte ekintza sailak antolaturiko prestakuntza-ikastaroetan.
  3. eredu normalizatuaren araberako eskaintza aurkeztea, eskaturiko agiriekin.
  4. itxaron zerrenda batean sartuko dira.
  5. egokitasun-adierazpenerako eskaera. bertan egingo da balorazio psikosoziala adopziorako egokitasun-ziurtagiria lortzeko.

eskatzen diren agiriak

ume bat adoptatu nahi duten pertsonek adopzio-eskaintza aurkeztu behar diote bizkaiko foru aldundiari; agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

  • jaiotzako ziurtagiri literala.
  • identifikazio agiriaren fotokopia konpultsatua.
  • argazki egokia.
  • familia liburuko orrialde guztien fotokopia konpultsatuak; horrelakorik ezean, bizi-agiria eta egoera zibilaren agiriarenak.
  • bikoteen kasuan (ezkontideak edo izatezko bikoteak), bi urtez jarraian elkarrekin bizi izan direla ziurtatzen duen agiria: familia liburuaren fotokopia ziurtatua edo izatezko bikoteen erregistroko inskripzioarena (duela 2 urte baino gehiago ezkondu edo inskribatu baziren), altaren data jasotzen duten errolda-agiria, edo bizikidetza-ziurtagiria.
  • etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak aipatzen dituen errolda-agiria edo agiriak, eta, bertan, eskaera egiten duten pertsonak bizkaiko udalerri batean bizi direla ziurtatzea.
  • ezkonduta egonez gero, ezkontza-ziurtagiri literala.
  • eskaera egiten duten pertsonen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenen fotokopia konpultsatua, aitortutako azken ekitaldikoak, edo, egokia bada, aitorpena aurkeztetik salbuetsita egotearen ziurtagiria, foru ogasunak jaulkia.
  • familia medikuak betetako txosten medikoa. egoera fisikoa eta psikikoa egiaztatu behar du eta ez du adingabea zaintzea galarazten duen edozein inguruabar izan behar (inprimakiak gehitu dira). beste pertsona batzuekin biziz gero, pertsona horien txosten medikoa.
  • 18 urtetik gorako beste pertsona batzuekin bizi badira, haietako bakoitzaren aurrekari penalen ziurtagiria (eskaera egin duten pertsonen aurrekari penalen ziurtagiria bizkaiko foru aldundiak ofizioz eskatuko du, eskaeraren inprimakiaren datuen babeserako klausulan jasotzen den bezala).
  • zinpeko adierazpen ofiziala.
  • behin baino gehiagotan ezkondu edo izatezko bikote egin bada, lehenagoko familia-liburuaren/liburuen fotokopia aurkeztu beharko da bikote horietan seme-alabarik izan duten jakiteko.
  • bereizi, dibortziatu edo alargun geratu badira, familia-liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, egokia bada, bereizketa- edo dibortzio-epaiaren fotokopia, edo heriotza-ziurtagiriarena.
  • adopzioa eskatzen duten pertsonentzako prestakuntza-ikastarora joan izanaren ziurtagiriaren fotokopia.
  • egokitasuna baloratzeko lagungarria den beste edozein agiri.

legeria

lege arauak

informazioa

haurren zerbitzua

  • ugasko, 3-2
  • 48014 bilbo
  • tel.: 94-6083592 eta 94-6082968
 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.