saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Haurren babesgabezia

Informazioa

Haurren babesgabezia gerta daiteke honako hauengatik:

  • Gurasoek edo tutoreek babes-betebeharrak aldi batez edo betiko ezin bete izatea (heriotza, kartzelaratzea, ezintasuna dakarren gaixotasun fisiko, buruko gaixotasun edo toxikomania edo antzeko arrazoiren bat dela kausa).
  • Gurasoek eta tutoretza dutenek babes beharrak ez betetzea: amatasun/aitatasunari uko egitea edo ez onartzea, erabat abandonatzea edo antzekoak.
  • Gurasoek eta tutoretza dutenek babeserako betebeharrak ez erabiltzea, ekintza desegokiaren ondorioz edo ez jardutearen ondorioz:
    • Tratu txar fisikoa: Gurasoek tartean ezbeharrik izan gabe egindakoaren ondorioz, haurrak edo nerabeak min fisikoa edo gaixotasuna jasaten badu, edo horretarako arrisku larrian jartzen bada.
    • Behar fisikoen gaineko zabarkeria (elikadura, osasun fisikoaren zaintza, jantziak, norberaren higienea, etxebizitzaren higienea).
    • Segurtasun beharren gaineko zabarkeria (gainbegiratzea, beste batzuen aldetik izandako babesgabezia larriaren kontrako babesa)
    • Hezkuntza beharren gaineko zabarkeria
    • Behar fisikoen gaineko zabarkeria (interakzioa, maitasuna, arauak, mugak eta balioen transmisioa)
    • Tratu txar emozionalak eta emozionalki behar bezala ez zaintzea: ukatua izatea, irainak, abandonatzeko mehatxuak, bakartzea, jaramonik ez egitea, estimulurik eza, etxeko indarkeria, jokabide desegokiak bultzatzea edo baimentzea, gainbabes larria, etab.
    • Sexu-abusua
    • Abandonatzea, etab.

Babesgabezia dagoenean, larritasuna baloratu behar da arrisku arina, ertaina, larria edo babesgabezia dagoen erabakitzeko.

"Arrisku" egoerak: "haurraren edo nerabearen garapen pertsonalerako edo sozialerako kaltegarriak direnak, babesgabeziatzat ezin jo daitezkeenak eta, beraz, Legez tutoretza bere gain hartzea eskatzen ez dutenak" (adingabekoaren babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 17. art. haurrak eta nerabeak babesteari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 51. art.). 

"Babesgabezia" egoerak: "Babesgabezia dago legeek, adingabekoak zaintzeko, ezarritako babes betebeharrak urratzeagatik, ezin betetzeagatik edo behar bezala ez betetzeagatik eratorritako izatezko egoera, haurrak beharrezko laguntza moral edo materialik gabe geratzen direnean" (Kode Zibilaren 172.1. art., haurrak eta nerabeak babesteari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 56. art.).

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.