saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2012 - 3.0 Bertsioa - Data : 2012/03/12

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Oharra

EMCS laguntza programaren 3.0 bertsioaren berrikuntzak:

EMCS laguntza programaren 3.0 bertsioaren berrikuntzak nagusiki bilbatzen dira programa hau EMCS 3.0. bertsioaren sistema berrira egokitzeko jarraibideetan. Oso ugariak dira; beraz, atalka multzokatuko ditugu:

  1. Dokumentuak inportatzeko prozesua
    Dokumentuak inportatzeko fitxategien egituretan honako aldaketa hauek egin dira:
    • "DOKUMENTUA" erregistroa:
      • NUM_OFICIAL eremuaren luzera (nekazaritzarako erreferentzi zenbaki ofiziala) handitu da 20tik 30 karakterera.
      • NUM_VALIDA eremuaren luzera (balioztatze edo bisa zenbakia) handitu da 20tik 30 karakterera.
      • AUT_AGRI eremua erantsi da zehazteko ea onartzen dugun EMCS dokumentua mahastizaintza eta ardogintza agiri osagarri gisa erabiltzea eta ardogintza kontrolatzeko agintariei lagatzea.
      • IMP_ADUANA eremua erantsi da inportazioaren aduanaren kodea jasotzeko.
      • IMP_DUA_1 eremua erantsi da agiriarekin zerikusia duen inportazioaren lehendabiziko administrazio dokumentu bakarra (ADB) jasotzeko.
      • IMP_DUA_2 eremua erantsi da agiriarekin zerikusia duen inportazioaren bigarren ADB jasotzeko.
      • EXEN_CERT eremua erantsi da ziurtagiri zenbakia jasotzeko, hartzailea “erakunde salbuetsiaren” gisakoa denean.
      • Hartzailearen jarduera eta ezarpen kodeak (JEK) balioztatzean hautemandako zenbait akats konponduko dira:
        • 8 digituko JEK zaharren tratamendua ezabatu da. JEK guztiek 13 digitu eduki beharko dituzte.
        • 500 barne agiriaren kasuan, “esportazioa” xede herrialdearena eta “Espainia” EBko irteera herrialdearena, egiaztatu behar da hartzailearen JEK baliozko aduana kode bati dagokiola.
    • "MERKANTZIA " erregistroa:
      • Ardogintzaren gaineko eragiketen eremuak berrantolatu dira, denak amaituta egon daitezen “bestelakoak” izendapenarekin.
      • EMCS dokumentuetan BIO_TIPO, BIO_PORC, BIO_TIPO2 eta BIO_PORC2 eremuen erabilera ere gaitu da. Eremu horiek biodiesel mota eta haren kopurua zehazteko erabiltzen dira, biodieselaren nahasketa daukaten produktu energetikoak direnean. Aurreko bertsioetan “barne” dokumentuetan baino ez zen erabiltzen. Horrela bada, 3.0 bertsioan EMCS dokumentuetan ere erabiliko da.
      • EPIG_NAC eremua jarri da, EMCS dokumentuetan merkantziaren epigrafea jasotzeko kodifikazio “nazionala” erabiliz (merkantziaren epigrafea kodifikatzeko erabiltzen dena barne dokumentuetan). Egindako EMCS dokumentuetan nahitaezko eremua da. EMCS dokumentuetan EPIGRAFE eremua erabiltzen jarraituko da, epigrafearen gaineko informazioa emateko EMCS sailkapena erabiliz, eta, gainera, EPIG_NAC eremu berria erabili behar izango da, kodifikazio nazionala daukan epigrafearen gaineko informazioa emateko.
    • "GARRAIOA " erregistroa:
      EMCS dokumentuak erregistratzeko modu berria, espedizio batean existi daitezkeen garraioen bigarren mailako informazioa jasotzen du.
  2. Garraioaren bigarren mailako tarteak
    • Emandako EMCS dokumentuei erantsi zaie garraioaren bigarren mailako tarteak erregistratzeko aukera. Esate baterako ahalbidetzen du lehenengo tarte bat errepidez eta bigarrena itsasontziz egingo duen espedizio bat erregistratzea. Lehendabiziko tartearen datuak agiriaren bigarren orrialdean betetzen dira, ohi bezala, baina gehiago egonez gero, erantsiz joan daitezke “hurrengo tarteak” izeneko zerrendan; zerrenda hori lehenengo tarteari buruzko datuen ondoren agertzen da.
    • Tarte berria eranstean, sistemak berez lehenengo tarteari emandako “garraiobidea” eta “garraio unitatea” berberak ematen ditu, lana errazteko. Hala ez bada, bakar-bakarrik aldatzen dira.
    • EMCS dokumentu batean garraioaren bigarren mailako 99 tarteraino erregistra daitekeenez, inprimatutako dokumentuan lehenengo tartea eta bigarren mailako lehenengo tartea baino ez dira islatzen.
    • Era berean, “garraioaren bigarren mailako tarteak” zerrenda ere erantsi zaio jasotako EMCS dokumentuari
    • Garraioari ere dagokionez, “garraioaren identitateak” nahitaezkoa izan behar du, baldin eta “garraio unitatea” “instalazio finkoak” badira. Horrek garraioaren lehenengo tarteari eta hurrengoei ere eragiten die.
  3. EMCSren erabilera ardogintzako laguntza dokumentu gisa
    • EMCS sistemaren 3. bertsioan EMCS laguntza elektronikoaren agiria erabiltzeko aukera dago ardogintzako laguntza dokumentu modura. Horretarako, dokumentuak banan-banan onartu behar dira. Helburu hori edukita, “agiri hau ere ardogintzako laguntza dokumentu gisa erabiltzeko baimena ematen dut” izeneko laukia erantsi da EMCS agiriaren 4. orrialdean. Lauki hori markatuz, EMCS dokumentuaren datuen lapena baimentzen diogu ardogintza kontrolatzeko agintaritzari.
    • EMCS dokumentu berriak sortzean lauki hori automatikoki gure lehentasunen arabera markatuko dela errazteko, “defektuz baimena eman EMCS dokumentuak ardogintzako laguntza dokumentu modura ere erabiltzeko" laukia erantsi zaio enpresaren fitxari. Lauki hori markatzen badugu EMCS dokumentu berria sorten dugun bakoitzean, markaturik agertuko da “baimena ematen dut EMCS dokumentuak ardogintzako laguntza dokumentu modura ere erabiltzeko" laukia.
    • Edozein kasutan ere, enpresaren fitxan lauki markatu edo markatu ez, EMCS dokumentu zehatz baten testuinguruan, markatu edo desmarkatu ahal izango dugu “baimena ematen dut EMCS dokumentuak ardogintzako laguntza dokumentu modura ere erabiltzeko" laukia, interesatzen zaigunaren arabera.
  4. Epigrafe "nazionala" EMCS dokumentuetan
    • Bertsio honetara arte, EMCS dokumentuen merkantziak kodifikatu dira epigrafeen sailkapen bat erabiliz eta sailkapen hori desberdina da barne dokumentuetako edo dokumentu nazionaletako merkantzietan erabilitakoaren aldean (500 barne dokumentuetan erabiltzen dena). Horrela bada, 3.0 bertsiotik aurrera, EMCS dokumentuetan beharrezkoa izango da epigrafearen bi sailkapenak erregistratzea, EMCSren zehatza eta nazionala ere bai.
    • Emandako EMCS dokumentuetan EMCS dokumentuen merkantzien leihoari eransten zaio “epigrafe nazionala” izeneko eremu berria. Eremu berri hori nahitaezkoa da, derrigorrezkoa, eta epigrafe nazionalen sailkapenarekin bete behar da. Behin EMCS laguntza programaren 3.0 bertsioa abian jarri eta gero, ez bakarrik agiri berriak eranstean, baizik eta jadanik existitzen den edozein agiri aldatzean, gorde ahal izateko, lehendabizi merkantzien "epigrafe nazionala" bete behar izango da.
    • Hartutako EMCS dokumentuetan bi eremu erantsi zaizkio jasotako merkantzien fitxari, hartutako produktuen epigrafearen kode nazionalak eta bakoitzean onartzen ditugun kopuruak azaltzeko. Hartara, "epigrafe nazionala - onartutako kopurua" bi eremu daude; izan ere, zenbait partidatan “EMCS” produktu bakarrak beharrezko izan dezakeelako bi epigrafe nazionalen desglosea, nahiz eta hori nahiko arraroa izan eta bakarrik mugatu tabakoaren produktu jakin batzuei. Normalean “epigrafe nazionala” lehenengo eremua baino ez dugu beteko.
    • “Onartutako kantitatea” eremuak bete behar ditugu benetan onartzen dugun merkantziaren kopuruarekin. Berez automatikoki beteko da jasotako EMCS dokumentuan agertzen den kopuruarekin, baina partidaren batean gehiago edo gutxiago badago, eremu horretan erregistratu behar dugu benetan onartzen dugun kopuru zehatza. EMCS sistemak harrera ziurtagiri bat baztertuko du, baldin eta “onartutako kantitatea” + “soberakinak” + “faltak” bat ez badatoz “emandako kantitatea”rekin.
  5. Biodieselen kopuru motak EMCS dokumentuetan
    EMCS dokumentuen merkantziei eransten zaizkie, bai jasotakoei bai bidalitakoei, biodieselaren kopurua eta mota jasotzeko bi eremu. Bi eremu horiek “E” familiako zenbait epigrafetan bete behar dira, espedizioaren gaia den produktuak biodieselaren nahasketa duenean.
  6. EMCS harrera ziurtagiriaren berrikuntzak
    Merkantzien harrera ziurtagirien zirkuitua aldatu da EMCSren 3.0 bertsiora egokitzeko asmoz:
    • Jasotako merkantzien fitxari eransten zaizkio hartutako produktuen epigrafearen kode nazionalak eta bakoitzetik hartutako kopuruak jasotzeko. Horretarako, “epigrafe nazionala - onartutako kopurua" bi eremu daude; izan ere, zenbait partidatan “EMCS” produktu bakarrak beharrezko izan dezakeelako bi epigrafe nazionalen desglosea, nahiz eta hori nahiko arraroa izan eta bakarrik mugatu tabakoaren produktu jakin batzuei. Normalean “epigrafe nazionala” lehenengo eremua baino ez dugu beteko.
    • “Onartutako kantitatea” eremuak bete behar ditugu benetan onartzen dugun merkantziaren kopuruarekin. Berez automatikoki beteko da jasotako EMCS dokumentuan agertzen den kopuruarekin, baina partidaren batean gehiago edo gutxiago badago, eremu horretan erregistratu behar dugu benetan onartzen dugun kopuru zehatza. EMCS sistemak harrera ziurtagiri bat baztertuko du, baldin eta “onartutako kantitatea” + “soberakinak” + “faltak” bat ez badatoz “emandako kantitatea”rekin.
    • Bi eremu erantsi dira erabilitako biodiesela eta haren kopurua zehazteko.
    • Egon litezkeen gorabeherak eta jasotako merkantzien fitxari dagozkion argibideak erregistratzeko eremuak erantsi dira.
    • Azkenik, harrera baten emaitza orokorrak “harrera partzialki errefusatua” badira, beharrezkoa izango da gutxienez merkantzien erregistro bat izatea “errefusatutako kopurua” eremuan hutsetik gorakoa izango den gorabeherekin.
  7. EMCS jakinarazpen berriak Alerta edo errefusatze jakinarazpena (Ie819)
    Jasotako EMCS dokumentua ez zaiola eskaerari lotzen notifikatzeko erabiltzen da jakinarazpen berri hau, betiere merkantzia bere helmugara iritsi baino lehenago. Jakinarazpen horrek dokumentuaren “alerta” bat edo “errefusatze” bat eragin dezake. “Alertak” alderdi inplikatuei ohartarazten die irregulartasunen bat dagoela. “Errefusatzeak” esan nahi du ez dela dokumentua onartzen.
    Merkantzia helmugara iritsi baino lehenago, hartzaileak xede herrialdeari, igorpen herrialdeari eta merkantziaren bidatzaileari jakinaraz diezaieke dokumentu elektronikoa ez zaiola bere eskaerari lotzen edo ez zuela merkantzia hori eskatu.
    Zehatzago, mota honetako jakinarazpen bat igorri behar dugu irregulartasunen bat dagoela uste dugunean:
    • Hartzaileak bidalketarik espero ez duelako bidatzailearen aldetik (bidatzailearen akats bat izan daiteke edo balizko iruzur bat). Kasu horretan, hartzaileak errefusatu behar du dokumentu elektronikoa.
    • Dokumentu elektronikoa eskatutakoari lotzen ez zaiolako (kopuru okerrak, bereziki gehiegizkoak direnean, produktuaren kode okerra eta abar). Kasu horretan, hartzaileak itxaron dezake merkantzia jaso eta harreran egiaztatu arte; hori dela eta, alerta mezu bat bidaliko du eta ez errefusatze mezu bat.
      Hartzaileak alerta edo errefusatzen mezua bidali behar du, irregulartasun bat ikusi bezain pronto.
      Dokumentu elektronikoa errefusatua bada, bidaltzaileak honakoa egin behar du:
      • Helmugaren aldaketa bidali.
      • Dokumentu elektronikoa ezeztatu, merkantzia oraindik ere bidalketa tokitik irten ez bada.
      Dokumentu elektronikoa errefusatua ez bada baina alerta jasotzen badu, bidatzaileak honakoa egin dezake:
      • Mugimenduak jarraitzen utzi.
      • Helmuga aldaketa bat bidali.
      • Agiri elektronikoa ezeztatu, merkantzia irten ez bada.
  8. Galeren edo gehiegizko kopuruen gaineko azalpenak (Ie871)
    871 jakinarazpena erabiltzen da bidalketetan izan daitezkeen galeren edo gehiegizko kopuruen gaineko azalpenak emateko. Behin merkantziak jaso eta gero, hartzaileak harrera ziurtagiria igortzen du eta zehatz dezake ea gorabeherarik dagoen (galerak edo gehiegizkoak) jasotako merkantzian. Handik aurrera, bai bidatzaileak bai hartzaileak jakinarazpen hau erabil dezakete hartzaileak adierazitako galerei edo gehiegizko kopuruei buruzko azalpenak emateko.
    Jakinarazpen hau betetzean, azalpen orokorra eman daitezke edo azalpen zehatzagoak eman daitezke partida bakoitzari begira.
  9. Mugimendu bat etetea (Ie807)
    Bidalketa, harrera edo pasabide herrialdeetako agintari eskudunek mugimendu bat eteteko erabakia har dezakete, esate baterako merkantziak lapurtuak, galduak edo suntsituak izan direnean. Mugimendua eteteko jakinarazpena, le807, inplikatutako herrialdeei, bidaltzaileari eta hartzaileari igortzen zaie.
    Mugimendua eteteko le807 jakinarazpena jasoz gero, espedizioa bertan behera geratuko da.
  10. Gorabeherei buruzko txostena (Ie840)
    Ie840 jakinarazpen berria agintari eskudunek erabiltzen dute gure mugimenduetan izandako gorabehera baten berri emateko, gu bidatzaileak nahiz hartzaileak izanagatik ere. Merkantzien mugimendua izan bitartean gorabehera garrantzitsurik egonez gero (adibidez, ibilgailu bat suntsitu izana, merkantzia galdu edo lapurtu izana eta abar), gorabehera hori gertatu den herrialdeko agintaritza eskudunak 840 jakinarazpen bat bidali ahal izango die inplikatutako herrialdeei, bidaltzaileari eta hartzaileari.
    840 jakinarazpenari ez zaio erantzun behar, informazioa ematekoa baino ez da-eta.
  11. EMCS dokumentuaren inprimaketa
    EMCS dokumentuak inprimatzeko zenbait hobekuntza egin dira:
    • 4a. laukia: inportazio aduanaren kodea erantsi da.
    • 6b. laukia: salbuespen ziurtagiriaren zenbakiaren inprimaketa eransten da, hartzailea “kanpo erakundearen” gisakoa denean.
    • 7. laukia: merkantziaren deskripzioari biodieselaren kopuruak eta motak eransten zaizkio, egokia denean.
    • 9. laukia: ardogintzako adostasuna eransten da (dokumentu elektronikoaren datuak nekazaritzari lagatzeko baimena).
    • 9.1. laukia: Inportazioko ADBren bi zenbakirainoko inprimaketa eransten da.
    • 13a. laukia: garraioaren bigarren mailako bi tarterainoko inprimaketa eransten da, halakorik egonez gero.
    • 17t. laukia: merkantziaren epigrafe “nazionala” eransten da.
    Zenbait lauki berregituratu dira eta iturri tamaina murriztu da, espazioa optimizatzeko.
  12. Bestelako aldaketak
    EMCS laguntza programaren 3.0 bertsioaren beste aldaketa nabarmen batzuk honako hauek dira:
    1. Dokumentuen bilatzaileari bilaketarako bi irizpide berri erantsi zaizkio:
      • “… motako zati bat izatea” irizpidea erabiltzen da jasotako edo bidalitako dokumentuak aurkitzeko, baldin eta zati mota zehatzen bat gehiturik badaukate. Adibidez, galeren edo gehiegizko kopuruen gaineko azalpenen 871 jakinarazpena duten dokumentu guztiak bilatzeko balio du.
      • “Hartzaileak alerta edo errefusatzearekin bidalitako Docs EMCS guztiak ikusi” laukia. Bilaketa irizpide berri honek guk agindutako agiriak aurkitzea ahalbidetzen digu hartzailearen aldetiko alerta edo errefusatze batekin; horiei ziur asko helmuga aldatzeko jakinarazpen bat gehitu beharko zaie.
      • Dokumentuen bilatzaileari eransten zaio “Harrera Ziurtagirien emaitza orokorra”. Irizpide horren bitartez, agiriak aurki daitezke harrera ziurtagiriaren emaitza orokorren arabera (gorabeherekin onartua, gorabeherarik gabe onartua, errefusatua eta abar).
    2. Establezimenduaren fitxaren "AUTCOM" eremua handitu da 254 karakterera, autonomia erkidego batzuetako testurik luzeenak jasotzeko.
    3. Erreferentziaren Zenbaki Ofiziala eta Balioztatze edo Bisa Zenbakiaren eremuak handitu dira 20tik 30 karakterera.
    4. Eman beharreko oharren ohar bidalien zerrendari lehenengo zutabe bat gehitzen zaio partida zenbakiarekin. Horren bitartez, partidak aurkitzeko modua errazten da, errefusatuak izaten direnean datuetako arazoren bat dela-eta. Zenbakitze hori dinamikoa da egindako oharren erreferentzia zenbakiaren arabera; zenbaki hori harrera oharrari eransten zaio.
      Emandako oharren zerrendari Excelerako esportazioa ahalbidetzen duen botoi bat eransteko aprobetxatzen da.
    5. “Jatorrizko ontzia” bilaketa irizpidea erabiltzean, “Komunikazioak” menuaren “Emcs ontzitik berreskuratutako mezuak bilatzea” aukeran izandako programa akats bat konpondu da.
    6. EMCS dokumentuaren lehenengo orrialdeari honako eremu hauek gehituko zaizkio:
      • "Aduana Import": inportazio aduanaren kodea erregistratzeko erabiltzen da, inportazio bat denean.
      • "DUA Imp 1": EMCS dokumentuari lotutako inportazio ADB erregistratzeko.
      • "DUA Imp 2": EMCS dokumentuari lotutako bigarren inportazio ADB erregistratzeko.
      • "Erakunde salbuetsiaren ziurtagiri zenbakia": salbuetsitako erakundearen ziurtagiri zenbakia. Eremu hau gaituta agertzen da “hartzaile mota” “erakunde salbuetsietariko” bat denean; orduan ezinbestean bete behar da.
    7. 8 digituko JEK zaharrei “ES000” aurrezenbakia eransteko tratamendu automatikoa ezabatu da. JEK guztiak 13 digiturekin sartu behar dira.
    8. NC kode berriak erantsi dira.
    9. Ohiko erlazioekin lana errazteko, bereziki EMCS dokumenturik sortzen ez duten establezimenduekin, ohiko erlazioetan fitxa berri bat sortzean automatikoki betetzen dira “EMCS informazio zehatza” atalean nahitaezkoak diren eremu batzuk, berezko balio batzuekin:
      • Hartzaile mota ": “Zerga gordailuarekin” betetzen da.
      • "Adierazpenen hizkuntza ": “gaztelaniaz” betetzen da
    10. Aplikazioaren jarduna aldatu da, merkantzien pisu garbiak eta gordinak inprimatzeko eta betetzeko 500 barne dokumentuetan, alde batera utzita merkantziaren epigrafea. Dokumentua igortzeko EDI fitxategia sortzeko orduan, pisu horiek erabiliko dira epigrafearen arabera. Egokia ez bada, ez dira bidaltzen, baina beti ahalbidetzen da erregistratzea eta inprimatzea.
    11. Behin gorde eta erreferentziazko zenbaki bat eman eta gero, dokumentu baten establezimendua aldatzeko aukera desgaitua izan da. Establezimenduarekin okertzen bagara, dokumentu ezabatu eta berri bat sortu behar dugu. Dokumentu bat ezabatzen da dokumentuen bilatzailetik hautatuz eta paperontziaren botoia sakatuz. Ezabatutako dokumentu batean erabilitako erreferentziazko zenbakia galdu egiten da.
    12. Dokumentu berriak “salmenta tokia”ren ezarpen automatikoaren jarduna aldatzen du aukeratutako ezarpenaren arabera:
      • Emandako agiri berri batean, dokumentuaren ezarpena hautatzean, “salmenta tokia” eremua automatikoki betetzen da, hautatutako establezimenduari lotutako bulego kudeatzailearen kodearekin.
      • Hasieran aukeratutako establezimendua aldatzen badugu eta establezimendu berriaren bulego kudeatzailearen kodea desberdina bada “salmenta tokia” eremuak aurkezten duenetik, sistemak abisatzen du eta galdetzen du ea “salmenta tokia” gaurkotu nahi den ala ez, kode berria ezartzeko.
      • 503 eredua bada, salmenta tokiak berez hartzen du enpresaren fitxaren bulego kudeatzailearen kodea (ez “establezimenduarena”, baizik eta “enpresarena”). Establezimendu bat aukeratzen badugu, sistemak salmenta tokiaren kodea aldatzen du hautatutako establezimendura. Establezimendua ezabatzen badugu, sistemak kodea hartzen du enpresaren fitxatik abiatuta.
    13. Programa eguneratzeko prozesua hobetu da ondoko alderdi hauetan:
      • Eguneratze bat deskargatzean, sistemak hobeto informatzen du datu basea bertsio zuzenera gaurkotzeko eman beharreko urratsen inguruan. Ekin aurretik, segurtasun kopia bat egiteko eskatzen du.
      • Sistemak ez du uzten datu basearen bertsioaren aurretiko laguntza programaren bertsio bat exekutatzen.
    14. EMCS sarrera ontzia kudeatzeko aukeran prozesatutako mezuen zerrenda honako hobekuntza hauek egin dira:
      • “Mezuaren Berreskurapen Emaitzak” izeneko zutabeari erantsi zaio zuzen prozesatutako mezu bakoitzari lotutako dokumentu kopurua.
      • Ekintza botoiei beste botoi bat erantsi zaie zerrendan haututako mezuari lotutako dokumentua zabaltzeko. Lotutako dokumenturik ezean, botoia hori desgaiturik agertuko da. Hobekuntza horren bitartez, errazago egiten da EMCS sarrera ontzian jasotako mezuak berrikustea.
      • Mezuak berreskuratzeko prozesuaren amaieran, sistemak abisu bat erakusten du prozesua amaitu dela adieraziz; era berean, zuzen prozesatutako mezu kopurua erakusten du, bai eta akatsa izan duten mezuen kopurua ere.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 16 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga. (5,1 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    Instala_EMCS_DFB.exe (16 MB)

 
 

e-mailez bidali