saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendetasun-gradua berrikustea

Informazioa

Ba al dago mendetasun-gradua berrikusteko aukerarik?

Bai, baldin eta egoera hauetako bat gertatzen bada: okerrera egitea, hobetzea, edo diagnostikoa akatsa eukitea, osasun-txosten baten bidez egiaztatuz.

Non aurkeztu behar da mendetasun-gradua berrikusteko eskabidea?

  • Hasierako eskabidea eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aurkeztu behar da beti.
  • Berrikusteko eskabidea aurkeztu daiteke bai eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko erregistroetan.
  • Beste edozein agiri Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko erregistroetan edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren lekuetako edozeinetan.

Zer agiri aurkeztu behar dira mendetasun-gradua berrikusteko eskabidearekin batera?

  1. Eskabidea, behar bezala sinatuta.
  2. Osasun-txosten bat, non egiaztatzen den mendetasun-egoera aldatu egin dela.
  3. Erroldaren ziurtagiria, eguneratua.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali