saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ebaluazioa eta Orientazioa

Informazioa

Nola hasiko dira ebaluazioa egiteko prozesua?

Ebaluazio-taldeak telefonoz hitz egingo dute ebaluazioaren eskatzailearekin, haren etxera zein egun eta ordutan joango diren zehazteko ebaluazioa egiteko eta orientazioa emateko.

Nola egiten da ebaluazioa eta orientazioa?

Ebaluazio eta orientaziorako taldeak (medikuek, psikologoek eta gizarte-langileek osatzen dituzte) ebaluazio eta orientazioaren eskatzailearen etxera joango dira, harekin adostutako egunean eta orduan, mendetasun-egoeraren ebaluazioa egitera.

Profesional horiek beharrezkoak diren azterketa eta elkarrizketa guztiak zein egokitzat eta beharrezkotzat jotzen diren gainerako proba guztiak egingo dituzte, ebaluatu ahal izateko eskatzailea nola moldatzen den eguneroko bizitzako jardueretan.

Eskabidearekin batera horretarako baimena ematen bada, aurreko helburua betetzeko egokitzat jotzen den informazioa eskatu ahal izango zaie beste zerbitzu edo organismo batzuei.

Oharra:

  • Oso garrantzitsua da kontuan izatea mendetasunaren ebaluazioak aintzat hartzen duela pertsona batek zelako zailtasunak dituen eguneroko jarduerak egiten moldatzeko, eta ez bakarrik zein den pertsona horren osasun-egoera.
  • Eskatzaileak ezegonkortasun egoera klinikoan eta funtzionalean badaude, egoera hori egonkortu arte itxaron beharko da mendetasuna ebaluatu ahal izateko.

Egoera berezietan, behin-behinean aitortu ahal izango da mendetasun-egoera; dena dela, horrela egiten denean, data bat zehaztuko da erabaki hori berrikusteko, eta aitorpena behin-behinekoa den bitartean egoera horretan dagoen pertsonak behin-behinean bakarrik erabili ahal izango ditu zerbitzuak eta prestazioak.

Eskatzailearen etxera egiten duten bisitan planifikatu egingo dira ebaluatzen den pertsonaren egoerarako egokienak diren zerbitzuak eta prestazioak.

Eskatzailea bizi den ingurunea ebaluatzeak garrantzi handia du harentzako egokienak diren zerbitzuak eta prestazioak erabakitzeko orduan.

Nola jakingo dute eskatzaileek zein den beren mendetasun-gradua eta dagozkion zerbitzu eta prestazioak?

Eskatzaile bakoitzak jakinarazpen bat jasoko du etxean, eta han adieraziko zaio zein mendetasun-gradu aitortu zaion eta dagokion arreta eskaintzeko banakako programa, non zehaztuko baita haren beharretarako zein den baliabide edo baliabide-konbinaziorik egokiena. Hala badagokio, eta proposaturiko zerbitzu eta prestazioaren arabera, zerbitzu edo prestazio jakin baterako eskubidearen onarpenari buruzko adierazpena ere jasoko da. Hala dagokionean, adieraziko da ea betetzen dituen desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela jasotzeko irizpideak.

Hala berean, eta behin-behinekotasunez, hartze-agiri informatiboa etxeko elkarrizketa amaitzerakoan jasoko da.

Zer egin dezake eskatzaileak ez badago ados ebaluazioa eta orientazioarekin?

Eskatzailea ez badago ados ebaluazioa eta orientazioarekin, ebazpena jakinarazi denetik hilabete bateko epean helegitea aurkeztu ahal izango du.

Helegitea idatziz aurkeztu behar du, eta bertan zehaztu behar du zergatik ez dagoen ados ebaluazioarekin. Erreklamazioa eskatzaileak berak sinatu behar du, edo, horrelakorik badago, haren ordezkariak (legezkoak edo borondatezkoak) edo izatezko zaintza daukan pertsonak.

 
 

e-mailez bidali