saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendetasun-egoera

Informazioa

Zein pertsona daude mendetasun-egoeran?

«Mendetasuna» egoera iraunkor bat da eta, egoera horretan, adinaren, gaixotasunaren edota ezintasunaren ondorioz autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala faltan edo guztiz galduta izateagatik, pertsona batzuek beste pertsona baten edo batzuen laguntza edo laguntza handiak behar dituzte eguneroko bizitzan oinarrizko jarduerak egiteko eta, adimen ezintasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, bestelako laguntza batzuk behar dituzte euren autonomia pertsonalerako (39/2006 Legea, abenduaren, 14koa, 2. artikulua).

Zein dira Eguneroko Bizitzako Oinarrizko Jarduerak (EBOJ)?

Pertsonak burutzen dituen oinarrizko jarduerak, gutxieneko autonomia eta independentziarekin aritzeko aukera eskaintzen diotenak, dira. Esate baterako: nork bere burua zaintzea, oinarrizko etxeko lanak, gutxieneko mugikortasuna, pertsonak eta objektuak identifikatzeko gaitasuna, non dagoen kokatzeko gaitasuna, eta aginduak edo eginkizun errazak ulertu eta betetzea.

Pertsona bat mendetasun-egoeran egon daiteke, baldin eta:

  • beste pertsona baten laguntza behar badu eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako;
  • beste pertsona batzuen laguntza behar badu, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik;
  • egoera iraunkorra bada.

Pertsona bat ez da nahitaez egongo mendetasun-egoeran, baldin eta:

  • beste pertsona baten laguntza behar badu ebakuntza kirurgiko baten ondoren;
  • lesio bat izan badu eta, ondorioz, aldi baterako immobilizatuta egongo bada;
  • lanerako ezintasun bat edo desgaitasunen bat aitortuta badu;
  • adina dela-eta, laguntza behar badu une jakin batzuetan.
 
 

e-mailez bidali