saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Intermodalitatea

Informazioa

Bizikleta garraiobide kolektiboekin (autobusa, metroa, trena eta tranbia) konbinatuz bakarrik lor daiteke integrazio modala. Eta bizikleta garraiobide kolektibo horietan garraiatzeko sistemak gaituz konpon daiteke, garraio-baldintza edo ordutegi jakinetara egokituz (esaterako, ibilgailu gehiago dauden tarteen arabera), bizikleta-aparkalekuak jarriz geldialdietan, bizikleta publikoko eskaintzaren bat emanez edo nodo nagusietatik hurbil mailegu-zerbitzuak jarriz.

Bizkaian, 1999ko ekainean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Metro Bilbaok, Renfek, Fevek eta Euskotrenek "Bizikleta-garraiobide publikoa intermodaliteatearen aldeko lankidetza protokoloa" sinatu genuen.

Akordio horretan, hau adierazi genuen erakunde sinatzaileok: "autoa kontrolik gabe erabiltzeak arriskuan jartzen du gure eremu publikoen kalitatea eta bizitasuna, beste garraiobide batzuen kalitatea murrizten du, inbertsio handiak eskatzen ditu eta bere erabilera betikotzen du, gurpil zoro bat moduan.Horregatik guztiatik, aipatutako erakundeek bizikleta garraio publikoarekin konbinatuz garraiobide gisa erabiltzeko neurriak eta jarduerak praktikoak garatzeko konpromisoa hartu zuten" , bizikleta haietan garraiatzeko aukera emanez. Horrez gain, intermodalitatea errazteko neurriak ere landuko ziren (bizikleta-aparkalekuak geltokien inguruan, horiek Lurraldeko Oinarrizko Bizikleta Sarearekin lotzea eta abar).

BIZIKLETA LASAI-LASAI SAR DEZAKEZU, DOAN, BIZKAIAKO TRENBIDE-OPERADORE GUZTIETAN. ZENTZUZ JOKATU BESTERIK EZ DUZU EGIN BEHAR, EZ ERABILI PUNTAKO ORDUETAN ETA JARRI HORRETARAKO PRESTATUTA DAUDEN BAGOIETAN, NORMALEAN LEHENENGOAN ETA AZKENENGOAN.  PERTSONA-TALDE BAT JOANGO BADA BIZIKLETAZ, AURRETIK GARRAIOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEAREKIN HARREMANETAN JARTZEA GOMENDATZEN DA. BIZIKLETA ESKAILERA MEKANIKOETATIK GARRAIATZEK, BIRATU 90º AURREKO GURPILA, HORRELA EZ DA BUELTAKA ERORIKO.

Bizikletaz bidaiatzea

 
 

e-mailez bidali