saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa

Informazioa

Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa
Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa

Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa egiteko beharrezkoa da hurrengo urrats hauek jarraitzea:

  1. Aukera honek balio du helbideratzeko kontuen alta bere izenean egiteko, bai pertsona fisiko eta juridikoentzat bai holdingentzat bere enpresen izenean. Aholkulariek ezin dute bere bezeroen kontuen alta egin.
  2. BizkaiBairen menu nagusian, Datu gehigarrien aukera hautatuko dugu eta honen barruan Bankuko helbideratzeak eta honen barruan, berriz, Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa aukera.
  3. Aukera hautatutakoan, alta telematikoa egin nahi den helbideratzeko kontuaren finantzako erakundea hautatu beharko da.
  4. Jarraian sukurtsalari, kontrol-digituari eta bide telematikoz bere alta egin beharreko kontu-zenbakiari dagozkien datuak osatu beharko dira.
  5. Aukeratutako finantzako erakundearen arabera altaren sistema apur bat aldatzen da, batzuetan dagokion finantzako erakundean identifikatzea eskatzen da, eta horretarako finantzako erakundeak eskatutako identifikazio-datuak edukitzea beharrezkoa da. Beste batzuetan, berriz, BizkaiBai sistemak zuzenean erantzungo du helbideratzeko kontuaren alta telematikoaren eragiketaren emaitzaren berri emanez.
  6. Helbideratzeko kontuaren alla telematikoaren sistemara atxikitako finantzako erakundeen zerrenda eta hauetako bakoitzean identifikatzeko beharra dagoen edo ez honakoa da:
    • 0182 BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA.
    • 0128 BANKINTER: erakundearen identifikazio propioa eskatzen du.
    • 2095 KUTXABANK: erakundearen identifikazio propioa eskatzen du.
    • 3035 LABORAL KUTXA: ez du eskatzen erakundearen identifikazio propiorik.
    • 0081 BANCO SABADELL: ez du eskatzen erakundearen identifikazio propiorik.
 
 

e-mailez bidali