saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzea

Informazioa

Ingurumenari buruzko informazioa

 
  • Herritarrek eskubidea dute Administrazioak ingurumenari buruz duen informazio garrantzitsua lortzeko.
  • Horrela ingurumen osasungarria izateko eskubideaz gozatu eta hori errespetatu eta babesteko betebeharra bete ahal izango duzu.

Zer da ingurumenari buruzko informazioa?

 

Gai hauei buruzko informazio idatzia, bisuala, soinuduna, elektronikoa edo edozein modutan eman daitekeena:

  • Ingurumeneko elementuak: airea, ura, izaki bizidunak, paisaiak, etab.
  • Ingurumenari eragiten dioten faktoreak: zarata, hondakinak, kutsatutako urak, etab.
  • Ingurumen-elementuetan eta -faktoreetan eragiten duten jarduketak: politikak, arauak, planak, erabakiak, ekintzak, txostenak, etab.
  • Pertsonen osasuna, segurtasuna eta bizi-baldintzak; ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen eta eraikuntzen egoera, ingurumenean eragina duten elementuek edo faktoreek edo jarduketek eragiten dietenean.

Zertan datza ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea?

 

Edozein pertsonak edo elkartek du agintariek (Aldundiak, Udalak, etab.) ingurumenari buruz duten informazioa eskuratzeko eskubidea, inolako interes berezirik frogatu beharrik gabe.

Pertsona guztiek, halaber, honako eskubide hauek dituzte:

  • Informazioa eta informazioa bilatzeko laguntza jasotzea.
  • Informazioa aukeratutako moduan eta ezarritako epeetan jasotzea.
  • Informazioa ematen ez zaienean edo aukeratutako moduan ematen ez zaienean arrazoiak ezagutzea.
  • Informazioa jasotzeko ordaindu behar diren tasak eta prezioak ezagutzea.

Nola eskuratu eta jaso dezakezu Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumen-informazioa?

 

Aldundiak zabaltzen duen ingurumen-informazioa kontsultatzea:

Eskatu Aldundiari nahi duzun informazioa:

Araudia

 
  • 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa.
  • 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
  • 27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justizia eskuratzeko eskubideak arautzen dituena.
  • Rioko Adierazpena, Ingurumenari eta Garapenari buruzkoa, (Nazio Batuen Konferentzia, Rio de Janeiro, 1992). 10. printzipioa.
  • Aarhuseko Hitzarmena, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren Hitzarmena, ingurumenaren arloko informazioa eskuratzeari, erabakiak hartzerakoan jendeak parte hartzeari eta justiziara iristeari buruzkoa.
  • 2003/4/EE Zuzentaraua, herritarrek ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeari buruzkoa.
  • 2003/35/EE Zuzentaraua, herritarrek ingurumenarekin lotutako zenbait planetan eta programatan parte hartzeko neurriak ezarri dituena.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali