saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kudeaketa eta parte-hartzea hobetzeko Plana

Informazioa

Helburua

Kudeaketa hobetzeko, Enpresen Gizarte Erantzukizunean aurrera egiteko eta Bizkaiko ETEetan pertsonek parte hartzeko espazioak irekitzeko prozesuak eta proiektuak babestea, Premie, xertatu:adi eta bilgune metodologien bidez, hurrenez hurren.

2012ko laguntzen deialdia

  • Premie sistema kudeatzailearen ezarri, kontu-ikuskaritza eta sendotzeko proiektuen %50 arteko diru-laguntza (Kalitate osoko Europako ereduan (EFQM) oinarritutako enpresa kudeatzeko sistemak).
  • xertatu:adi-ko ezarri proiektuen %50 arteko diru-laguntza, enpresako erantzunkizu sozialaren metodologia .
  • bilgune ezartzeko proiektuen %50 arteko diru-laguntza, kudeaketa parte-hartzaileago batera aurrera egiteko proposamena.

Proiektuak aholkulari homologatuen laguntzaz garatzen dira.

Laguntza hauek eskura ditzakete enpresek eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek, bere xedeak enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarekin zuzenean lotuta badaude, bere helbide sozial eta fiskala Bizkaian badute eta bere plantilla gutxienez 3 eta gehienez 100 lagun badute.

Araudia eta dokumentazioa

Eskabideen aurkezpena

2012ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte.

2011eko laguntzen deialdia. Jasotako laguntzen justifikazioa

2011eko deialdian diru-laguntza jaso duten proiektuek lanak 2012ko abenduaren 31 baino lehenago bukatu beharko dituzte eta 2013ko otsailaren 28a baino lehenago jasotako laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Araudia eta dokumentazioa:

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

 

 
 

e-mailez bidali