saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Autoenplegua eta enpresen sormena sustatzea 2021

Informazioa

Xedea

Autoenplegua eta enpresen sormena laguntzea eta aurreko bi urteetako Autoenplegu Foru Dekretuen esleituek izan diren enpresen jarraitasuna laguntzea.

Neurriak

  1. Enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzeko aholkularitza.
  2. Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak.
  3. Enpresa-transmisiorako laguntzak.
  4. Enpresa kontsolidaziorako laguntzak.

Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)

  1. neurria: udaletako enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zentroak. Fundazioak, elkarteak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak.
  2. neurria: langabezia; enplegu-hobekuntza, non lan-kontratuak ez duen gainditzen hitzarmenez ezarritako lanaldiaren %40; edo ABEEE baten edo EEE baten mende dauden pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez enpresak abian jarri dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).
  3. neurria: langabezia; enplegu-hobekuntza, non lan-kontratuak ez duen gainditzen hitzarmenez ezarritako lanaldiaren %40; edo ABEEE baten edo EEE baten mende dauden pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez, jardunean dauden enpresak eskuratzen dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).
  4. 34/2019 eta 18/2020 Foru Dekretuen kargura diru laguntzaren esleituak izan diren entitateak, betiere hurrengo ekintzak egin  badituzte; marketin plana, digitalizazio ekintzak, prestakuntza gastuak eta Laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuak kontratzeko egindako gastuak, aipatutako entitateen jarraipena eta kontsolidazioa laguntzeko helburua badute

Araudi arautzailea

Bizkaiko Foru Aldundiaren 77/2021 Foru Dekretua, maiatzaren 25koa. zeinaren bidez dirulaguntzak emateko 2021eko ekitaldiko oinarri arautzaileak ezartzen eta deialdiak onartzen baitira ekintzailetzako ekimenak sustatzeko: autoenplegua, enpresa-transmisioa eta enpresa-kontsolidazioa. (1,6 KB)

Agiriak

Eskaerak aurkezteko epea

  1. Enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzeko aholkularitza:
    Eskaerak aurkezteko epealdia ekainaren 7an hasiko da, 8:00etan, eta ekainaren 18an amaituko da, 13:30etan.
  2. Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak:
    Eskaerak aurkezteko epealdia irailaren 6an hasiko da, 8:00etan, eta urriaren 1ean amaituko da, 13:30ean.
  3. Enpresa-transmisiorako laguntzak:
    Eskaerak aurkezteko epealdia irailaren 6an hasiko da, 8:00etan, eta urriaren 1ean amaituko da, 13:30ean.
  4. Enpresa kontsolidaziorako laguntzak.
    Eskaerak aurkezteko epealdia ekainaren 7an hasiko da, 8:00etan, eta urriaren 1ean amaituko da, 13:30etan.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali