saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Landereen Babeserako Zentroa

Informazioa

Landare
Osasuna

 
 

Bizkaiko Foru Aldundiko landareak babesteko zentroa Derion kokatuta dago eta bere funtzioen artean ondorengoak azpimarra daitezke:

  • Bizkaian produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzean kontrolari buruzko europar arautegia aplikatzea.

    Aplikatzen duen pertsonaren prestakuntza eta osasuna.

  • Bizkaian produktu fitosanitarioen hondakinak jatorrian kontrolatzeari buruzko europar arautegia aplikatzea.

    Elikadura segurtasuna eta kontsumitzaileentzako bermea.

  • Landareetarako eragile kaltegarriak sartzearen eta Bizkaian zabaltzearen aurka europar arautegia aplikatzea.
    • Pasaporte fitosanitarioak.
    • Ikuskapen fitosanitarioak.
    • Eragile kaltegarriak antzeman eta diagnostikatzea.
    • Desagertu eta kontrolatzeko planak.
  • Labore, landaketa eta landare materialean izurrien eta gaixotasunen diagnostikoa (intsektuak, onddoak, bakterioak, birusak).
    • Fruta-arbolak, barazkiak, landare apaingarriak, mahatsondoa, basoak, belarkarak, etab.
    • Laginak hartzea eta ikusizko diagnostikoa.
    • Laborategiko diagnostikoa.
  • Landareak babesteko teknika berriak sustatu eta garatzea: borroka biologikoa, izurrien kudeaketa integratua, etab.
    • Borroka biologikoa eta izurrien kudeaketa integratua zurezko laboreetan (fruta-arbolak, mahatsondoa…).
    • Borroka biologikoa eta izurrien kudeaketa integratua labore babestuetan (tomatea, piperra…).
  • Oharren estazioa
    • Tratamenduen gidak eta oharren aldizkariak.
    • Laboreen araberako erantzungailu automatikoa, telefono-zenbakia: 94.406.68.79 (maiatzaren 1etik aurrera).
    • Nekazaritza-meteorologiako estazioak.
    • IKUSI ALDIZKARIAK
  • Gomendioak eta laguntza teknikoa
    • Kontsulta pertsonalak.
    • Bisitak ustiategietara.
    • Tratamenduak eta aplikazioak.

Harremanak

Landare babeseko zentroa

Helbidea: Parke teknologikoa. Ibaizabal bidea, 600 eraikina

48160 Derio (Bizkaia)

Dec koord.: Lat. 43.295044,-2.869183

Sexag koord. Lat. 43º 17 42,17" N Luz. 2º 52 9.09" W

Telefono-zenbakia: 94.454.10.09

Faxa: 94.454.20.37

Erantzungailu automatikoa: 94.406.68.79

E-maila: sanidad.vegetal@bizkaia.eus

Erakutsi mapa

 
 

e-mailez bidali