saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Konpentsazio eskaera

Informazioa

Konpentsazio eskaera
Konpentsazio eskaera

Konpentsazio eskabidea modu telematikoan egin nahi izanez gero, ondoko urrats hauek eman behar dira: 

  1. BizkaiBairen menu nagusian, Konpentsazio Eskabideak aukera hautatu behar dugu, eta haren barruan, berriz, Eskabideak.
  2. Baldin eta BizkaiBai sisteman identifikaturik dagoen pertsona aholkularia bada, konpentsazioa zein bezerorentzat eskatzen duen adierazi beharko du.
  3. Ondorik pantaila bat azaltzen da, eta pantaila horretan eskatzailearen zorrak bistaratzen dira eta horietako bat edo batzuk aukeratu behar d(ir)a, eskabidean sartze aldera. Hauta daitezkeen zorrak eredu hauetakoak soilik izan daitezke: 110, 111, 200, 218, 220, 222, 303, 308, 309, 341, 353, 310, 390 eta 391.
  4. Zorrak aukeratu ondoren, konpentsazio eskabidea egiteko behar diren gainerako datuak bete behar dira, eta bai itzulketa jasotzeko emaitza duten eta eskabidean sartzekoak diren autolikidazioen datuak ere.
  5. Konpentsazio eskabidearen aurkezpena baieztatu behar da, formularioaren zirriborroa ikusi eta onartu ostean.
  6. Eskabidea baieztatu ondoren, emaitzako L-42 formularioa kontsulta daiteke, eskabidea baieztatu egin dela adierazten digun pantailan bertan, eta horretarako, klik egin behar dugu Bistaratu Eskabidea aukeran; bestela, menu nagusitik ere egin daiteke hori, Konpentsazio Eskabideak aukeran klik eginez eta haren barruan Kontsultak botoia sakatuz.

Konpentsazio eskabidea sartzekoa den eta epe barruan egiten den aurkezpena bidali ondorik ere egin daiteke, bai fitxategiaren bidez eta bai eskabidea pantailan betetzearen bidez ere.

 
 

e-mailez bidali