saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Izena edo/eta deiturak aldatzea

Informazioa

Izena edo/eta deiturak aldatzea
Izena edo/eta deiturak aldatzea

Pertsona fisikoentzako izena edo/eta deiturak aldatzeko eskabidea egiteko, ondoko urrats hauek eman behar dira:

  1. BizkaiBai sistemaren menu nagusian, Identifikazio datuak aukera hautatuko dugu, eta haren barruan, berriz, Izena edo/eta deiturak aldatzeko eskabidea.
  2. Baldin eta BizkaiBai sisteman identifikaturik dagoen pertsona aholkularia bada, aldaketa zein bezerorentzat egin nahi duen adierazi beharko du.
  3. Hurrengo pantailan, izenari eta deiturei dagozkion datuak bete behar dira.
  4. Izena edo/eta deiturak aldatu ahal izateko, nahitaezkoa da NAN eranstea, eskaneaturik. Hori dela eta, hurrengo pantailan, erantsi beharreko fitxategia adierazi behar da (ConversorTiff izeneko programatik pasatu ondoren), eta aldaketa egiteko eskabidea aurkeztu dela egiaztatuko da.
  5. Behin egiaztatuz gero, Inprimatu botoia sakatuz, egiten den eskabidearen kopia bat eskuratu ahal izango da.
 
 

e-mailez bidali