saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ordainketa gutun baten eskabidea

Informazioa

Ordainketa gutun baten eskabidea
Ordainketa gutun baten eskabidea

Ordainketa gutun baten eskabidea bideratzeko –guztirakoa izan zein partziala izan–, ondoko urrats hauek eman behar dira:

  1. BizkaiBairen menu nagusian, Ziurtagiriak eta Ordainketa Gutunak izeneko aukera hautatu behar dugu, eta haren barruan, Eskabideak deritzon aukera.
  2. Baldin eta BizkaiBai sisteman identifikaturik dagoen pertsona aholkularia bada, ziurtagiria zein bezerorentzat eskatzen duen adierazi beharko du.
  3. Ondorik, ordainketa gutuna hautatzen da ziurtagiri mota gisa, eta Eskatu botoian klik egin.
  4. Hurrengo pantailan, eskuratu nahi dugun ordainketa gutunari dagozkion ekitaldia eta zorren kontzeptua adierazi behar dugu. Kontzeptua deritzon aukeran, Denak aukera hauta daiteke.
  5. Emaitza legez agertzen diren zorren zerrendan, klik egin behar da hautatu nahi diren zorren gainean, eta ondorik, Eskuratu Ordainketa Gutunak botoia sakatu.
  6. Oro har, ordainketa gutuna minutu gutxiren buruan egongo da prest, eta hura eskuratzeko Ziurtagiriak eta Ordainketa Gutunak izeneko aukeraren barruan dagoen Kontsultak/Inprimaketa aukerara jo behar da.

Baldin eta ordaintzeke dauden zorren zerrendan zor bakarra hautatzen bada, zor hori Banku Elektronikoaren bidez ordaindu ahal izango da, edo bestela, Ordainketa-Gutun Partziala eskura daiteke. Azken kasu horretan, zorren bat hautatzean zorraren guztirako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa adieraz daiteke, halako moldez non emaitzako ordainketa gutuna partziala izango baita.

 
 

e-mailez bidali