saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Erreklamazioak FAEA aurrean

Informazioa

Erreklamazioak FAEA aurrean
Erreklamazioak FAEA aurrean

Ezinezkoa da administrazioko ekintza bat baino gehiagoren aurkako  erreklamazioa aurkeztea bide telematikoak erabiliz eta, ondorioz, aurkaratuko den ekintza bakoitzaren aurkako erreklamazio bat aurkeztu behar da.

Atal hau berariaz da erreklamazio ekonomiko-administratiboen tramitazioari buruzkoa.

Prozeduraren jakinarazpenak ez dira bide telematikoak erabiliz egingo eta jakinarazpenak egitearen ondoreetarako erreklamazioa aurkezteko idazkian adieraziko den egoitzan egingo dira.

Erreklamazio bati alta emateko ondoko urrats hauek bete behar ditugu:

  1. Erreklamazioa aurkeztuko dugu.
    1. Erreklamazioaren xedearen mota hautatuko dugu.
    2. Hautatuko dugun mota horren arabera erreklamazioaren xedea den  likidazioaren espediente zenbakia edo likidazioa tekleatuko dugu.
    3. Aurkezpenaren idazkiari dagokion formularioa beteko dugu.
  2. Erreklamazioaren aurkezpenean aukera ematen da dokumentazioa eransteko, PDF formatuan edo aurrez ConversorTiff programa erabiliz sortu diren fitxategietan. Nahi diren dokumentu guztiak erantsi  daitezke eta muga bakarra da horietariko bakoitzak gehienez  2 MB-eko tamaina izan dezakeela.
  3. Erreklamazioa idatzi ondoren baieztatu egingo da bere aurkezpena.
 
 

e-mailez bidali