saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Tasak eta Baimen inprimakia

Informazioa

 
 
  • Gidarien prestakuntza zentroaren baimenaren eskabidea
  • Gidarien prestakuntza ikastaroaren homologazio eskabidea (34 KB)
  • Irakasle edo espezialitateetarako alta eskabidea (32 KB)
  • Tasen zenbatekoak (GGA)
    1. Bidaiariak eta salgaiak errepidez garraiatzeko diren zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioari zein etengabeko prestakuntzari lotutako zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik ordaindu behar diren tasen zenbatekoak honako hauek dira:
      • Ikastaroak emango dituzten prestakuntza-zentroak baimentzeagatik: (346,41 €).
      • Prestakuntza-ikastaroak homologatzeagatik: (115,47 €).
      • Azterketa-eskubideengatik: (21,82 €).
      • Gidarien lanbide-gaitasuneko txartela emateagatik: (23,11 €).
      • Gidarien lanbide-gaitasuneko txartela berritzeagatik: (23,11 €).
    2. Garraioaren arloan eskuduna den Bizkaiko Foru Aldundikosailaren titularrak artikulu honen aurreko paragrafoan finkatzen direnzenbatekoak eguneratu ditzake, baldin eta eguneratze hori hiru lurralde historikoen jardun koordinatuaren ondorioz egiten bada.

GGA txartelaren eskaera:

GGA txartela eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu, eskabidearekin batera:

  • NAN / AIZ / Pasaportearen fotokopia
  • Gidabaimenaren fotokopia
  • Tasa (T-91 eredua): edozein banku-erakunde laguntzailetan ordaindu daiteke, edo, eskabidea aurkeztean, txartelarekin erakusmahaian. Ordainketa banku-erakundeak egiten badu, tasa mekanizatuta egon behar da.
  • Txartelaren kopia eskatuz gero, gainera, txartela galdu izanaren zinpeko aitorpena edo lapurretaren salaketa aurkeztu beharko da.
Tokia:

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Iparragirre kalea 21, 1. solairua

Neguko ordutegia:

8:30etatik 13:30etara

Udako egutegia:

8:30etatik 13:00etara

Aurretiko hitzordurako esteka

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.