saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aholkulariak BizkaiBai sisteman

Informazioa

Bizkaibai bulego birtualean 2021/08/01 baino lehen erregistratuta zeuden aholkulariek soilik jardun ahal izango dute hirugarrenen ordezkari gisa, baldin eta bezeroei alta emanda bazieten Bizkaibai bulego birtualean bertan.

2021eko abuztuaren 1etik aurrera, aholkulari (gaitutako ordezkari) gisa alta eman nahi dutenek, edo legezko ordezkari edo borondatezko ordezkari gisa jardun nahi dutenek egoitza elektronikotik egin beharko dute zuzenean. Era berean, BIZKAIBAIn 2021eko abuztuaren 1a baino lehen agertuko diren bezeroen kudeaketa ere (aldaketa,uko egitea) egoitza elektronikotik egin beharko da.

Ordezkaritza egoitza elektronikoan (esteka)

  • Nola bihurtzen naiz ordezkari gaitua (DHFko gizarte-laguntzailea)?
  • Zer urrats egin ahalordetze bat ezeztatu, uko egin edo aldatu nahi badut
  • Zer pauso eman hirugarren batek ordezkatu nahi banau edo ni ordezkatu nahi banau.
  • Ahalordetze batek zer egiteko ahalmena ematen duen.

Bizkaibai aholkulariak (aholkularitza fiskaleko profesionalak) eta BizkaiBain erregistratutako bezero guztiak ahalordetzeen erregistro elektronikora migratu dira, eta, beraz, horien izenean jardun ahal izango dute bai Bizkaibai bulego birtualetik bai Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik.

Ordezkaritza egoitza elektronikoan (esteka)

Bizkaibai ahalordetzeak aldi baterako parekatzea AEA ahalordetzeekin

AURKEZPEN MASIBOAK

BizkaiBai zerbitzuan ezarri den Aurpezpen masiboaren sistemaren xedea aldioro aitorpen ugari aurkeztu behar dituzten erabiltzaileei aitorpen horien aurkezpena erraztea da, horrela aitorpen bakoitza banaka telematikoki aurkezten ibili beharrik izan ez dezaten.

Zein eredu aurkeztu daitezke?

Telematikoki fitxategia igorriz aurkez daitezkeen zerga eredu guztiak.

Zein fitxagi dira baliozkoak?

Ogasun eta Finantza Sailak editatutako laguntza programetatik edo PDF inprimaketako moduluetatik ateratakoak soilik.

Fitxategi bakoitzeko aitorpen kopurua?
  • Baltzurako: gehienez 25.
  • Aurkezpen telematikoko gainerako ereduetarako: gehienez 100.

Behar diren fitxategi guztiak sor daitezke, egin nahi diren aurkezpen kopuruen arabera.

Aitorpenen inprimaketa?

Sistema honen bidez aurkeztutako aitorpenak erabiltzailearen ordenagailutik bertatik zerrenda daitezke, igorritako fitxategia deskargatuz, behin Foru Ogasuna prozesatu ondoren, berariazko programa batez baliatuta.

SINADURA ELEKTRONIKOAREN BIDEZKO BAIMENAK

Baldin eta aholkularitza-etxe batean pertsona batek baino gehiagok bezeroen aitorpenak bidaltzen baditu BizkaiBai sistemaren bitartez, sistema horrek, sinadura elektronikoaren bidezko ziurtagiriak erabiliz, aholkularitza-etxearen izenean Bizkaiko Foru Ogasunean modu telematikoan eragiketak burutzeko baimena ematen die jardueraren titularrei.

Informazio gehiagorako atalera sartu: BizkaiBain baimena dutenak, sinadura elektronikoaren ziurtagiriarekin.

Zalantzarik baduzu edo argibideren bat eskatu nahi baduzu, mezua bidal dezakezu bizkaibai@bizkaia.eus helbidera, edo bestela, 946 125 500 (BizkaiBai aukera).

 
 

e-mailez bidali