saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Programak instalatzeko jarraibideak

Informazioa

Aurkibidea

Ezaugarriak

Windows© inguruneko programak, aitorpenak egitea eta ondoren Din A4 orri zurietan Bizkaiko Foru Aldundian aurkezteko balio duten eredu ofizialen formatuekin inprimatzea ahalbidetzen dutenak. Laser inprimagailuetan zein injekziozko inprimagailuetan inprimatzeko aukera ematen dute.

Bidimentsioko puntuak dituzten kode-sistemaren emisioa (PDF) sartzen du ( Administrazioarentzako orria deritzen aleetan); sistema horren xedea ondokoa da: ondoren ahalbait informaziorik gehiena eskuratzea ahalbidetzea, segurtasun, arintasun eta fidagarritasunik handienarekin (ikus orrialdearen amaieran gai horretaz azaltzen den atala).

Gutxieneko beharkizunak

  • Pentium III 950 Mhz-ko PC edo bateragarria, edo gorakoa.
  • Disko gogorrean hutsik eduki behar den lekua gutxienez 100 MB-koa.
  • RAM memoria 512 MB-koa.
  • Windows 2000 ingurune grafikoa.
  • Laser edo injekziozko inprimagailua.

Oharra: laguntza programek ezaugarri baxuagoak dituzten ekipoetan funtzionatzen dute baina etekina ere txarragoa izaten da eta etekin hori ez da egokia informazio bolumen handiekin lan egiteko. Baldin eta Windows 98rekin egiten bada lan etekina nabarmen izango da txarragoa.

Edukiera

Edukiera disko gogorrean hasieran behar den gutxieneko lekuari dagokio, eta ondoan adierazten den moduan zehazten da:

  • Konp. = Programa baten .exe fitxategi guztiak kargatzeko behar den lekua.
  • Instal. = Hasierako deskonpresioa egiteko behar den lekua.
  • Prog. = Instalazioa burutu ondoren, programarako behar den lekua.

Hasieran behar den guztirako lekua aurreko hiruren batura da, nahiz eta ondorik, behin programa instalatuz gero, kargatu eta instalatzeko fitxategiak ezabatuz txikitu ahal izan; behin betiko edukiera Prog. adierazkariaz zehazten dena.

Programak nola kargatu

Programa zehatza deskargatzeko, bete itzazu ondoko jarraibideak:

Deskarga bakarra
Deskargatu zure disko gogorraren direktorio berri eta huts batean programa horren .exe fitxategia. Jadanik gure programetatik edozein instalatuta baduzu, ez erabili  C:\BFA direktorioa.
2008 baino lehenagoko programetan, deskargatutako fitxategia deskonprimatu beharko da. Horretarako:
  • Windows arakatzailean egin klik bikoitza .exe fitxategiaren gainean.
  • Deskonprimaketaren ondorioz, programa osatzen duten fitxategiak eskuratuko dira.
Deskarga zatikatua (Deskargak egiteko modu hau ezabatu egin da 2008ko azaroaren 1etik aurrera argitaratu diren egitarau guztietarako).
Fitxategiak deskargatzeko denbora gehiegi ez erabiltzeko helburuarekin, gehienez 1.500 KB-ko tamaina osatzen duten .exe fitxategiaren kopuru aldakorra eta .bat fitxategia deskarga daitezke, 1 KB deskonprimatzeko. Horrela, zatikako deskargak arrazoizko denbora-muga tarteetan egin ahal izango dira.
Deskargatu zure disko gogorraren direktorio berri eta huts batean programa horren .bat eta .exe fitxategi guztiak. Jadanik gure programetatik edozein instalatuta baduzu, ez erabili  C:\BFA direktorioa.
Deskonprimatu deskargatutako fitxategia. Horretarako:
  • Windows arakatzailean egin klik bikoitza .bat fitxategiaren gainean.
  • Deskonprimaketaren ondorioz programa osatzen duten fitxategiak eskuratuko dira.

Kontuz!. Egiazta ezazu .exe fitxategien tamainak, behin kargatuz gero, bat datozen programa bakoitzaren orrialdeetan adierazten direnekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar dituzu bat ez datozen fitxategiak.

Programaren instalazioa

  • Itxi aktibo dauden programa guztiak.
  • Windows-eko esploratzailean zaudela, exekutatu deskargatutako fitxategia deskarga egin den direktorio berean. 2008 urtea baino lehenagoko programetan "Instalar.exe" fitxategia exekutatu behar da deskonprimazioa egin den direktorioan.
  • Aukeratu Onartu botoia.

Sarean instalatzea

Instalatu aurretik: Sortu karpeta bat, hutsik, eta konpartitu sarbide osoarekin sareko postu guztiekin, programa instalatzean datu-basea bertan sortzeko. Sortu sareko unitate bat (postuetan, esaterako Z:\)konpartitutako karpeta horrekin konektatzeko.

Egin lehen instalaziorako emandako jarraibideek diotena harik eta "Sareko instalazioa" mezua agertu arte. Sakatu "Aztertu" botoia eta adierazi non dagoen konpartitutako karpeta berria, aurreko puntuan ("Instalatu aurretik") ikusi duguna.

Oharoen teknikoak

Arazoak instalazioan
Instalazio-programa abiarazten saiatu eta mezu bat agertzen bada esanez gatazka sortu dela beste aplikazio batzuekin, berrabiarazi ekipoa eta saiatu berriro. Hala eta guztiz ere arazoak bere horretan segitzen badu, berrabiarazi ordenagailua modu seguruan; horretarako F8 sakatu behar duzu Windows 2000, XP edo Vista ekipoa abiatzen ari denean; gero, saiatu instalatzen berriz ere.
Instalatzeko prozeduran .dll fitxategi batekin bertsioen gatzak bat agertzen bada, aurreko bertsioa gordetzea gomendatzen da.
Inprimagailuaren bazterrak
Eredu ofiziala inprimatzerakoan, orri bakoitzaren informazio osoa agertzen ez bada ikusten baduzu, injekziozko inprimagailuetan gehienbat gerta daitekeena, berrikusi aurrefinkaturiko inprimagailuaren ezaugarrietan zein bazter dituen besterik ezean, eta txikiagotu. Egiazta ezazu, berebat, orrialdearen jarrera bertikala dela.
Windows 2000/XP sistemetan doikuntza horiek egiteko, hona joan behar duzu: Hasi, Ezarpenak, Inprimagailuak, Propietateak, Papera, Eremu inprimaezina.
Windows Vistaren kasuan prozedura hau izango da: Hasiera, Kontrol Panela, Hardware eta Soinua, Inprimagailuak, Inprimatzeko Preferentziak.
Formulario ofizialen inprimaketa
Programen bitartez, laser edo injekziozko inprimagailuetarako eredu erraztua, arrunta eta ondarekoa inprima daitezke formato ofizialekin. Formulario horiek inprimatzeko denborak inprimagailu baliagarriaren memoriaren araberakoak izango dira; beraz, prestazio behe edo ertaineko inprimagailua soilik edukiz gero, inprimatzeko denbora hauek luze samarrak gerta daitezke. Kasu honetan, gomendagarria da zirriborroa inprimatzeko aukerak erabiltzea, aitorpenaren behin-betiko gertaketa aimatu ez den bitartean.

Bidimentsioko puntuak dituzten kodeen inprimaketa (PDF)

Laser edo injekziozko inprimagailuetan inprimatzen diren aitorpenek atal berezia dute (Administrazioarentzako orriak deritzen aleetan) bidimentsioko puntuak dituzten kode-sistema (PDF deritzona) inprimatze aldera; sistema horren xedea ondokoa da: ondoren ahalbait informaziorik gehiena eskuratzea ahalbidetzea, segurtasun, arintasun eta fidagarritasunik handienarekin.

Informazio hori inprimaturik egonen da, baldin eta zure inprimagailuaren bereizmena gutxienez hazbeteko 300 puntukoa bada, edo zure aitorpenak karaktere kopuru jakin bat gainditzen ez baldin badu; bi baldintza hauek programek eurek kontrolatzen dituzte, ez baitute aipatu puntuzko koderik inprimatzen bi baldintzotarikoren bat sumatuz gero.

Ordenadore batzuetan, konfigurazioa zein duten, inprimaketa etetea eta mezu bat pantailaratzea gerta daiteke; hori jazoz gero, jo ezazu Intro, eta programak inprimatzeari eutsiko diogu, PDF kodea inprimatu barik.

PDF kodea duten aitorpenak inprimatzeko sistemak hainbat abantaila du, bai azkeneko erabiltzaileentzat (kostuak murrizten ditu, zeren ez baita jarraiko paperik behar eta inprimaketa eta abar errazten baitu), bai Administrazioarentzat (informazioa berehala eta modu fidagarrian berreskuratzeko aukera ematen baitu zuzeneko irakurketa dela bide); horrenbestez, arau hauek zorrozki betetzea gomendatzen dizugu:

Inprimaketari dagozkion arauak
Laser edo injekziozko inprimagailuak besterik ez erabili.
Inprimagailuaren bereizmena, gutxienez, 300 dpi-koa izan behar da.
Erabili beharreko orrialdeak zuriak izango dira, DIN A4 tamainakoak; ez da erabili behar paper birziklaturik.
Inprimaketak gutxieneko kalitatea izan beharko du, eta beraz, ezin dira erabili inprimagailuaren propietateetako Zirriborroa edo Ekonomikoa moduak; era berean, aldatu egin beharko dira tonerrak edo/eta kartutxoak inprimaketaren kalitatea eskasagoa dela sumatzen dugunean.
Inprimatutako aitorpenak ezin izango dira inola ere eskuz aldarazi, ezik berreskuratu beharreko informazioa PDF kodetik soilik jasotzen da.
Aurkezpenari buruzko arauak
NEzin grapa daitezke aitorpen bereko orrialdeak, baldin eta aitorpenen orri bat baino gehiago sartzen denean (390, 200/220 ereduak, Errenta etab.).
Nahitaez eman behar da PDF kodearen orrialde zehatza informazio kopuru handia dela-eta aitorpena ‘Administrazioarentzat’ izeneko ale-multzoaren barruan orrialde lokabean inprimatzen den ereduetan, ematean inprimaketaren ordena gordetzen delarik.
Ez itsatsi identifikazio-etiketarik PDF kodea inprimatzeko erreserbaturik dagoen tokian.
Orrialde bat baino gehiago duten aitorpenak alde batetik baino ezin inprimatu izango dira.
 
 

e-mailez bidali