saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kulturgintzan Foroaren jardunbidea

Informazioa

Kulturgintzan
  • KULTURGINTZAN FOROAk osoko bilkura egingo du, gutxienez urtean behin, eta bertara deituko dira Bizkaiko lurralde historikoko udal eta mankomunitate guztiak, denei interesatzen zaizkien gaiak lantzeko.
  • Lan operatiboa eraginkorragoa izan dadin, Bizkaiko udalak talde eta azpitaldeetan banatuko dira, proiektuan ezarritako helburuak lortzearren.
  • Kultur Ekintzako Zerbitzuak, hainbat parametro aintzat hartuta (udalerrien kokapen geografikoa, bakoitzaren biztanle kopurua, udalen arteko distantziak eta interes erkidekoak izan daitezkeen gaiak...), taldez eta azpitaldez osatutako egitura batean banatu ditu Bizkaiko udalak, lan operatiboa betetzeko.
  • Biztanle gutxien dituzten udalerriak hartzen dituzten taldeetan hasiko da lana, uste baita horietan egin behar dela ahalegin handiena proiektuak dituen helburuak lortzeko. Ondoren, lan hori gainerako taldeetara zabalduko da.
  • Proposamen irekia izango da. Talde ezberdinetan dauden udalek kultur proiektuak batera abiarazteko ekimena balute, Sailak kasu egingo lieke eta foro honen barruan bultzatuko lituzke.
  • Talde bakoitzeko lan-saio guztiak leku bakarrean egin daitezen, talde bakoitzean udalerri bat aukeratuko da. Lan-saio horietan Kultur Ekintzako Zerbitzuko teknikariek ere parte hartuko dute. Orobat, harremanetarako bide iraunkorrak sortuko dira.
 
 

e-mailez bidali