saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Egungo egoeraren diagnostikoa

Informazioa

Kulturgintzan
  1. Kultur berrikuntza: ikusi da udalerri askotan urtetik urtera kultur jarduera berberak antolatzen direla. Berritu eta eguneratu egin behar da Bizkaiko udalek proposatzen duten kultur eskaintza. Tradizioak eta berrikuntzak eskua eman behar diote elkarri.
  2. Hainbat udalek elkarrekin edo mankomunitateek eurek antolatutako kultur proiektuen falta sumatzen da.
  3. Bizkaian dauden 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri askok oraindik ere ez dituzte eskatzen Kultura Sailak udalerri horientzat bereziki kudeatzen dituen kultur jardueretarako laguntzak.
  4. Udalerri batzuek oraindik ere gabeziak dituzte kultur proiektuak aurkeztu eta justifikatzerakoan, nahiz eta Kultura Sailak azken urteetan lan handia egin duen arazo hori konpontzeko.
 
 

e-mailez bidali