saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Katixa Agirre

Informazioa

Katixa Agirreren

Katixa Agirreren bigarren ipuin-liburua da Habitat, Igartza bekaren laguntzari esker argitaratua. Habitat, sei istorioz osaturiko bilduma, kokalekua duena ardatz eta lokarritzat: etxea. Baina zer da etxea? Aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Eraberritze lanak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.

Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.

KATIXA AGIRRE

Gasteizen jaio nintzen 1981ean. Sua Falta Zaigu izan zen nire lehen ipuin-bilduma. Urte berean Paularen Seigarren Atzamarra argitaratu nuen umeentzat eta Igartza beka jaso nuen Habitat idazteko, 2009an argitaratu zen nire bigarren ipuin-bilduma. Liburuez gain, uzten didaten txokoetan ere kolaboratzen dut: Deian astero, ARGIAn hiru astetan behin, aizu!n eta Sautrela telebista programan hilero, Berrian eta beste leku batzuetan noizean behin.

Gidoilari moduan egin dut lan, baina 2005etik irakasle ordezkoa naiz Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailean. Lolitaren mitoaren inguruko tesi bat bukatzen ari naiz.

Bilbon bizi naiz egun.

GOIZALDE LANDABASO

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea da. Kazetari gisa ematen ditu bere lan orduak, eta gelditzen zaizkion tarteetan literatura aurki genezake. Kazetari moduan jarduten du Radio Euskadin gaur egun, eta hamarkada luzea eman du Euskadi Irratian. Hauekin batera sartu-irtenaldiak egin ditu aldizkari, egunkari eta agerkari zenbaitetan. Hala nola; Deia, El Pais, Berria, Aizu, edota Haberen aldizkarian. Idazle moduan 2.000.urtean Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu zuen "Korte bat, mesedez" eta 2005.ean Elea Argitaletxearekin "Jat" poema liburua. Taldekako liburuetan ere irakur genezake bere olerki eta ipuinak. Literatur sariketa zenbaitetan epaimahaikide izan da; Bizkaiko foru aldundiak, Bilboko udalak edota Bilboko Alhondigak antolatutakoetan.

  Irakurketa txokoa (Pdf 2,7 Mb.)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali