saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Erabiltzaileen prestakuntza

Informazioa

 

Unescoren Liburutegi Publikoari buruzko Manifestuak (1994) adierazten du Liburutegiak aurrerapena erraztu behar duela informazioaren erabileran, bai eta informatikako baliabideen bitartez erabiltzea ere. Manifestuaren idazlariek, arazo honen jakitun, gogorazten dute erabiltzaileen hedapen eta prestakuntzako programak ezarri beharko direla baliabide guztiei probetxua ateratzen laguntzeko helburuz.

Erabiltzaileen prestakuntzako saioen helburua, bai eta prestakuntzako materialak Liburutegiaren webean sartzea ere, da ezen, horrela nahi duen edozein pertsonak, bereziki erabiltzaile berriek, beharrezko ezagutzak eskuratzea liburutegian erraztasunez moldatzeko, erabilgarri dauden zerbitzuak, sekzioak eta tresnaz ezagutaraziz eta erabiltzaileek informazioa eskura dezatela erraztuz.

Erabiltzaileek liburutegiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko xedez, bai eta honek eskaintzen dizkien aukera guztiei etekina atera ahal izateko ere, Foru Liburutegiak prestakuntzako hurrengo saio hauek antolatu ditu:

  • Aldizkari ofizialak: prestakuntzako saio honen helburua da erabiltzaileei aldizkari ofizialek jasotzen duten informaziorako sarbidea erraztea, eta are gehiago zabalpen elektronikoa paperari gailendu zaion momentu batean.
    Iraupena: 60 minutu.
  • Informazioaren iturriak: liburutegiak erabiltzaileen eskuragarri jartzen dituen baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko ezinbestekoa da honek dituen informazio-iturri guztiak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
    Iraupena: 90 minutu.

Ordutegia:

Asteazkenean 11:00 eta 17:00 orduetan.

Izen-ematea:

  • Telefonoz 94 406 69 47 zenbakiari deitzen.
  • Inprimaki hurrengoa betetzen.

AUTOPRESTAKUNTZA

Espazio hau informazioko prestakuntzara zuzenduta dago. Liburutegiak gune honetan baliabideak eta materialak eskaintzen ditu liburutegia ezagutzen eta autoikaskuntzatik informazioko baliabideak erabiltzen laguntzeko helburuz. Ez ahaztu laguntza behar izanez gero beti liburutegiarekin harremanetan jartzeko aukera dagoela.


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali