saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2009 - 2010 - 3.3 Bertsioa - Data: 2010/07/15

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Oharra

3.2 Bertsioarekiko aldaketak:

Inprimatze-modulurako zergaren kuotaren baliozkotasuna zuzendu da.

3.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Ondoko zerga-tasa hauek erantsi dira 2010. urteari dagokion ekitaldirako: % 8 eta % 18 (% 8,5 eta % 10 jasotako fakturetarako).
  • Tasarik gabeko (TG) zerga-tasa bat sartu da. Tasa horrekin, kuota tasarik altuenaren araberako zerga-oinarria baino txikiagoa edo berdina izatea balidatzen da.
  • Laguntza atalean "Maiz egiten diren galderak" izeneko aukera berria sartu da.

3.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Aitorpenen iragaziak sartu.
  • Iragaziak sartu ekitaldiko fitxategien esportazioan.
  • Aukera ematen da aitorpenetik akatsen eta oharren zerrenda egiteko.
  • Erabilgarriak menutik ezin da urteko aldiko aitorpenen esportaziorik egin.
  • Erabilgarriak menutik egiten den inportazioaren ekitaldia 2008tik gorakoa izango da.

2.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Laguntza programan aurkezpenaren zioa sartzea.
  • Aitorpenari dagokion ekitaldia zabaltzea. 2009ko zein 2010eko aitorpenak izan daitezke.
  • Laguntza programatik urteko aitorpenak egiteko aukera dago.
  • Legezko ordezkariaren IFZ pertsona fisikoren bati dagokiona izan behar da.

1.2 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Fitxategien inportazioa jasotzen du.
  • Faktura zerrenden inprimaketa jasotzen du.
  • D eta K eragiketa-gakoetarako autofakturak egitea ahalbidetzen du.

1.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Igorritako fakturen liburua:
    • Aitortuaren IFZk nahitaezkoa izateari utzi dio A eragiketako gakoei dagokienean.
    • Laguntza programak modu automatikoan kalkulatzen du zergaren kuota B eragiketako gakoei dagokienean (A gakoan bezala).
    • Haizu da aitortuaren IFZ aitortzailearenarekin bat etortzea eragiketako gakoei dagokienean (ohiko eragiketetan).
  • Jasotako fakturen liburua:
    • Eragiketaren data: baldin eta eragiketaren data aurreragokoa izan badaiteke, 4 urteko muga ezarririk dago, ezin baita muga horretatik aurrerako datarik jarri.
    • Kuota kengarria: B edo J eragiketetako gakoetan, ezin jarri izango da kuota kengarririk, kuota horrek 0 izan behar baitu.
  • Inbertsio-ondasunen liburua:
    • Igorpenaren/eragiketaren data: baldin eta data horiek aitorpen-aldia baino aurreragokoak izan badaitezke, lerruna 4 urtetik 10era zabaltzen da.
    • Urteko behin betiko laina: haizu da 0 balioa jartzea.
  • Europar Batasunaren barneko eragiketen liburua:

    Haizu da aitortuaren IFZ eta aitortzailearena bat etortzea.

  • Inprimaketa-moduluan agertzen diren errore-mezuak hobetzea.

1.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Formatu ofiziala duten kanpoko fitxategien aurkezpenaren erabilgarritasuna hobetzea.
  • Jaulki diren fakturak E gakoa:
    • Jaulkipen data babestuta geratzen da.
    • Eragiketaren data beharrezkoa da eta aldikoak izan behar du.
  • Jaulkitako/jasotako fakturak I gakoa:

    Aukera ematen da aurkezlearen IFZ aitortzailearena bera izateko (auto-faktura).

  • Liburu bateko fakturen hasierako zenbakia aldarazteko aukera ematen da.
  • Erreferentzien aldaketa 303ren autolikidazioaren kodeari dagokionez, berria 303/322 dela.
  • Q eta F gakoa duten fakturetan, zerga-oinarriak nahitaezkoa izateari utzi dio.
  • Ohiko eragiketetan (gakoa: eragiketa hutsa), haizu da jaulkipen-data aitorpenari doakion epealdiaren aurrekoa izatea. Kasu horretan, nahitaezkoa izango da eragiketa burutzen den data betetzea, bai eta data hori aitorpenaren epealdiaren barrukoa izatea ere.
  • Jasotzen diren eta Q gakoa duten fakturetan, zergaren kuota 0 izan behar da.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 43,09 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga. (2.764 KB)

  2. Deskarga Bakarra

    BFA34009.exe (8.524 KB)

 
 

e-mailez bidali