Hemen zaude:
Santimamiñe haitzuloa hirugarren milurtekoaren hasiera honetan den bezala agertzen zaigu begien aurrean. Aitzinamendu teknologikoei esker, koba barruan diren altxorrik preziatuenak goza ditzakegu, baina horien osasuna hauskorra arriskutan jartzeke, halako moldez non horretarako haitzuloaren erreplika birtuala baliatu baita.
Santimamiñe haitzuloa.
Muñatonesko San Martin: Erdi Aroko gaztelu baten bizitza eta obra(k). Gaztelua egoitza modura duela 500 urte abandonatu zuten; hori dela eta, denboraren joanaren kariz, eraikina narriatuz joan da, harik eta egun duen egoerara iritsi arte. Hori dela bide, ziur aski Bizkaiko Erdi Aroko gaztelurik jatorrena den horren artapen eta zaharberrikuntza lanak abiarazi dira egun.
Muñatonesko San Martin.
Bizkaiko Arkeologi Museo berria, Zientziaren zerbitzura. Museoaren lehen urratsak aztertzeko ibilbidea.
Antzina-antzinako garaietako paisaiak berreskuratzeko ahaleginak... edo nola berreraiki daitekeen duela 2000 urteko Bizkaiko herrixka bat: Arrolako aztarnategi arkeologikoa.
Xehetasunak zorrozkiro zaintzea nahitaezkoa da gehien maite duguna modu egokian jagote aldera. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Ondarearen Zerbitzuaren Zaharberritze Lantegian egunero jokatzen da honela, gure ondarea "tratatzeko" lan zehatza eta zorrotza burutuz.
Gure idatzizko oroimena... denon eskura. Bizkaiko Foru Agiritegiko Ikertzaileen Aretoa jakintzaren iturritik "edan" daitekeen toki horietako bat da.
Forun dagoen aztarnategira egin dezakezun bisitaldian, erromatarren garaian Bizkaian izan zen kokaleku baten hondakinak bertatik bertara ikusteko eta gozatzeko aukera izango duzu.
Punta-puntako teknologia erabiltzen da hondatzeko arriskua duen gaia artatzeko: gure arbasoek idatzizko testigantzak uzteko erabili zuten papera.
Zer egin behar da hiriko erdigunearen lurpean bost metroko sakoneran aztarna arkeologikoren bat aurkituz gero? San Frantzisko komentuaren aurrien ondoko hausnarketak, "Arkeologia hirian..." izeneko jardunaldien barruan.