saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Jarduteko arloak

Informazioa

Ura
aurrezteko aholkuak [D]

Bizkaiko Foru Aldundiak uren politikari dagokionez sei jardun eremu finkatu ditu:

A.- Hornidura

Area honetan jasota dauden helburuak, honakoak dira:

Area honetan jasota dauden helburuak, honakoak dira:

  • Bizkaitar guztiek ura kopuru eta kalitate nahikoan izan dezaten lortzea.
  • 2012. urtean biztanle guztiek egunean ur tratatuko 350 litro eduki ahal ditzaten bermatzea.

B.- Saneamendua eta arazketa

Area honetan jasota dauden helburuak, honakoak dira:

  • Industria eta hiriko uren isurketa guztiak 1991. urteko maiatzaren zuzentarauak ezarritako baldintza eta eskakizunen barruan egin ditzaten bermatzea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko ur masek egoera ekologiko egokia izan dezaten laguntzea.

C.- Uholdeen aurreko defentsa

Obra hauen programazio eta burutzapena ez dizkiote inoiz Foru Erakunde honi agindu, hala ere, horien burutzapena lagunduko dute, udalerriek Eusko Jaurlaritzarekin hartutako betebeharretan subrogatuko dela.

Arlo honetan dugun helburu nagusia 500 urteko uholdetik Lurraldeko hiri-aglomerazio guztiak defendatzea da, horretarako, erreka eta ibaiak araupetu eta bideratuko dituzte.

Obra hauen programazio eta burutzapena ez dizkiote inoiz Foru Erakunde honi agindu, hala ere, horien burutzapena lagunduko dute, udalerriek Eusko Jaurlaritzarekin hartutako betebeharretan subrogatuko dela. Arlo honetan dugun helburu nagusia 500 urteko uholdetik Lurraldeko hiri-aglomerazio guztiak defendatzea da, horretarako, erreka eta ibaiak araupetu eta bideratuko dituzte.

D.- Hidrometeorologiako Sarea Zabaltzea eta Hobetzea

Urtero, udalerriek hornidura eta saneamenduko bigarren mailako sareak berritzeko laguntzako tokiko plana bultzatu behar dugu.

E.- Ur kontinentalen kalitate ekologikoaren hobekuntza

Ingurumen eta Hidrologiako jardun-plana eta Bizkaiko ibaietan ibaien jarraipenerako eta arrainen faunaren joan-etorri askerako dauden presa eta oztopoen inbentarioa egiteari ekin diogu.

Azterlan hauen helburu nagusiak ibaietako ekosistemen ingurumena eta hidrologia hobetzea, mantentzea eta lehengoratzea dira. Horretarako, alderdi hidrologiko eta hidraulikoez gain, ingurumenari, bere zentzu zabalean, gizarteari, ekonomikoari eta gainerako baldintzei dagozkienak eta baita ibaien arroan osoki jarduteko irizpideak ere kontuan hartuko dira .

Modu horretan, ibaietako zati batzuen egoera ekologikoa hobetzeko jardun-neurri bereziak finkatu behar dituzte. Gainera, ur-bazterrak lehengoratzeko proposamenak ere egin behar dituzte, eta horien bidez, inpaktuak kenduko dituzte, emari ekologiko egokiei eutsiko diete, e.a. Asmoa zuzentzea eta aurrea hartzea da.

F.-Hidrometeorologiako Sarea Zabaltzea eta Hobetzea

Egun, sare honen barruan 36 estazio propio daude. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden beste 16 gehiago ere badaude.

3 estazio mota daude: meteorologiakoa, honek prezipitazioak eta tenperatura neurtzen ditu; ur-emariena, honek ibaien maila eta emaria neurtzen ditu, eta kalitatearena, azken honek hainbat parametro neurtzen ditu, hala nola: pH, uraren tenperatura, eroankortasuna, oxigeno disolbatua, uhertasuna, materia organikoa...

Dauden estazioetan hainbat hobekuntza egin behar dituzte (maila-neurgailuak, emariak neurtzeko sentsore ultrasonikoak, tenperatura-zundak, urrutiko kontrolen ekipoak).

Azkenik, eta sare hidrometereologikoa hobetzearren, ibai uren kalitatearen neurketa jarraituak egingo dituzte eta hiritarra benetako denboran sarearen bidez sar dadin ahalbidetuko dute.

 
 

e-mailez bidali