saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Esne Gordinaren Kalitatea kontrolatzeko Programa

Informazioa

Animalien Osasuna
 
 

Eusko Jaurlaritzaren 55/2003 Dekretuak EAEn esne gordina ekoizteko osasun eta higiene baldintzak kontrolatu eta ebaluatzea araupeturik du. Dekretu horren arabera, urtero ausaz kontrolatu behar da, ofizialki, esne-kuota duen ustiategi multzoaren %2, Bakteriorik, Zelularik, Inhibitzailerik eta Urik betetzen den zehazteko, eta arautegia betetzen ez dutela egiaztatzen den ustiategien gaineko Kontrol Ofiziala egin behar da.

Honako koadro honetan era eskematikoan ikus daitezke HINP planeko edo Esnearen Kalitateari buruzko Programako lagin ofizialen batean emaitza positiborik gertatuz gero egin behar diren adierazpenak eta jakinarazpenak.

Adierazpenak eta jakinarazpenak

(1) Detektaturiko substantzia, laginketaren data eta haren jatorria den abeltzaintza-ustiategia jakinaraztea.

(2) Autonomia Erkidego guztiei eta Judizio Poliziari SCIRIaren bitartez nazio mailako abeltzaintza-ustiategiak jakinaraztea.

(3) Autonomia Erkidegoak (Judizio Poliziari edo fiskalari) herri osasunaren kontrako delitu posiblea salatzea.

(4) Autonomia Erkidego salatzailearen zehapen-instruktoreari zigor-bidearen hasiera eta bukaera jakinaraztea.

(5) AESAri judizio-epaiak jakinaraztea, Autonomia Erkidego guztietara zabaltzeko.

(6) Zehapen-espedientea eta alegazioetarako eskubidea jakinaraztea.

(7) Zehapen-espedientearen kontrako alegazioak aurkeztea, baita abeltzaintzako ustiategiaren titularrak analisi kontraesankorra egitea eta hiltegiaren titulartasuna duenak bere burua kontrolatzeko neurriak aurkeztea ere.

 
 
 

e-mailez bidali