saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Basoaren kudeaketa iraunkorra

Informazioa

Basoaren kudeaketa iraunkorra
 
 

Nazio Batuek 1992. urtean Ingurumen eta Garapenari buruz egin zuten konferentziak “kudeaketa iraunkorra”ren kontzeptua sartu zuten, basoei dagokienez kontzeptu hori Helsinkiko (1993) Ministroarteko Konferentzian honela zehaztu zuten:

“Basoak eta basoko lurrak bere dibertsitate biologikoa, bere birsortzeko ahalmena, bere bizitasuna eta egun eta etorkizunean eginkizun ekologiko eta sozial garrantzitsuak toki, nazio eta mundu mailan, beste ekosistema batzuei kalteak eragin gabe asetzeko gaitasuna bere horretan izateko moduan eta intentsitatean erabiltzea eta kudeatzea.

Adierazpen hori Europako herrialde bakoitzak 1998. urtean Lisboan egin zuten Konferentzian bere egin zuten irizpide eta adierazle espezifikoen zerrenda baten bidez, Europako Herrialdeen Basoak Ziurtatzeko Sistema (P.E.F.C.) izenekoa sortu zutela.

Sistema horren bidez, ziurtatze indibiduala eta kolektiboa egiteaz gain, Eskual-deko Baso Ziurtatzea izeneko hirugarren bat egitea ere ahalbidetzen du, azken hau Euskal Herriko baldintzetara hobekien egokitzen dena denez, hala jabeek nola Administrazio eta eraldatzearen sektoreak babestu dute.

Dagoeneko Euskadiko Baso Ziurtatzerako Elkartea (E.Z.E.) sortu dute, horren barruan hiru Aldundiak eta Euskadiko Zur Mahaia daude, eta Baso Kudeaketa Iraunkorra lortzeko Praktika Kodea egiteko lanean ari dira.

Jarduketa horiek, garatzen ari diren beste batzuekin batera (Baso Kudeaketa Iraunkorreko plan-ereduak, bioadierazleen ezaugarritzea,…e.a.), zehazten dituzten zehaztapenekin bat etorriz kudeatzen dituzten basoek hiru konferentziek (Rio, Helsinki eta Lisboa) finkatutako printzipioak, aldez aurretik ere horietaz hitz egin dugula, betetzen dituztela bermatuko duen esparru-sistema sortzea ahalbidetu dute.

Basoen Kudeaketa Jasangarrirako Plan Teknikoak (BKIPT) ondorik azaltzen den arautegiaren arabera idatzi beharko dira:

 
Zuhaitzak
Moztutako zuhaitzak
 

 
 

e-mailez bidali