saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2007 - 1.0 Bertsioa - Data 2007/04/04

Informazioa

“500/503 ereduak eta emate-oharrak” dituzten fitxategiak eta “Hegazkin eta itsasontziei egindako hornidura salbuetsiak” dokumentuak dituzten fitxategiak BizkaiBai bidez aurkezteko formatura bihurtzeko gailua.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategien tamainak, behin kargatuz gero, bat datozen programa bakoitzaren orrialdeetan adierazten direnekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar dituzu bat ez datozen fitxategiak.

Programa bihurgailuaren jarraibideak

Programa instalatzeko, 5.878 KB libre eduki behar dira disko gogorrean.

  1. Instalazioa

    Instalar.exe exekutagarria prozesatu, eta kokapeneko karpeta aukeratu.
    Instalar.exe (5.878 KB)

  2. Funtzionamendua
    • Programa instalatzeko aukeratutako karpetan Conversor.exe exekutagarria prozesatu.
    • Aukeratu hizkuntza eta Sartzen garen lehenengo aldian, beharrezkoa izango da gerora bidali beharreko fitxategia osatuko duten parametroak ezartzea: IFZ, Izena, eta abar.
    • Prozesua egin nahi dugun gainerakoetan, “Fitxategia bihurtu” erlaitza aktibatu besterik ez da egin behar izango, eta:
    • Ekitaldia/aldia ezarri, dokumentu motekin batera. Bihurtu nahi ditugun dokumentuak aukeratu. Horiek guztiak karpeta/direktorio berdinean kokaturik egon behar dute, .EDI luzapenarekin.
    • Besterik adierazi ezean, bihurtutako fitxategiak karpeta/direktorio berdinean kokatuko dira, L12 hedapenarekin. Horiek Bizkaibaik bidali ahal izango ditu.
    • Oharra: programa honek ez ditu “<” edo “>” karaktereak dituzten fitxategiak onartzen.

Prozesuaren amaieran, bihurtutako fitxategi multzoan jasotako dokumentu kopurua azalduko zaigu.

 
 

e-mailez bidali