saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Sua itzaltzeko hautsa

Informazioa

Sua itzaltzeko hautsa langartu-egoeran dagoen gai solidoa da, eta suteak itzaltzeko erabiltzen da. Halaber, “hauts lehorra”, “hauts kimiko lehorra”, “hauts kimikoa” edo “hauts balioaniztuna” bezala definitzen da. Gatz inorganikoekin eta gehigarriekin eratzen da.

Eraketa

  • Bikarbonato sodikoa.
  • Bikarbonato potasikoa.
  • Kloruro potasikoa.
  • Urea-potasio bikarbonatoa.
  • Fosfato monoamonikoa.
  • Metal alkalinoak.

Gainera, estearato metalikoak, fosfato trikalzikoa, silikonak eta jariakortasuna hobetzeko bestelako produktuak gehitzen zaizkio, higroskopizitatea eta azken produktuaren isolamendu elektrikoa.

Propietate orokorrak

  • Partikularen tamaia 500 mikra baino txikiagoa.
  • Toxikotasun deuseza, salbu eta gehiegizko deskarga gertatzen denean. Kasu horretan, arnas-arazoak eta ikusmen-gabezia eragin ditzake.
  • Elektrizitatearen gidatze txarra.
  • 60ºC baino tenperatura baxuagoetan erabili daiteke.

Sua itzaltzeko ezaugarriak

Hoztea
Gutxieneko bero-kopurua xurgatzen du eta horren ondorea mespretxagarria da.
Itzaltzea
ABC hauts balioaniztunaren kasuan, suteak sortutako beroaren ondorioz desagiten bada, sugaiaren erregaia isolatzen duen azido metafosforikoa sortzen du. Hori brasa eragiten duten erregaiak itzaltzearen ondoriozko ondorerik garrantzitsuena da.
Inhibizioa
Sua itzaltzeko eragilea sugarrekin bat egiten duenean, erradikal askeekin erreakzionatzen duten osagai batzuk askatzen ditu eta erreakzio kimikoa geldiarazten du. Hori da, hain zuzen, BC hautsak lortzen duen ondore nagusia.

Sua itzaltzeko hauts-motak

  • Hauts konbentzionala edo BC hautsa B eta C motako suteak itzaltzeko. Bikarbonatoekin eta sulfatoekin eratzen da.
  • ABC hauts balioaniztuna, A, B eta C sute-motei zuzenduta. Fosfato monoamonikoekin eratzen da.
  • D motako suteei aurre egiteko hauts bereziak. Jarraian, osagai horien taula azalduko dugu.

Metalen suteak itzali edo kontrolatzeko hauts ezberdinen egokitzapena.

Metalen suteak itzali edo kontrolatzeko hauts ezberdinen egokitzapena.
Hautsaren izaera Sodioa Potasioa Litioa Magnesioa Aluminioa Titanioa Uranioa Zirkonioa
Talkoa       *C        
Grafitoa * * * **(Lehorra) * ** ** **
Hare lehorra         *C      
Burdin-karrakautsak       *C        
Kloruro sodikoa ** **   *        
Sosa-errautsak (karbonato sodikoa) ** **            
Litio-kloruroa     **          
Zirkonio silikatoa     **          
Dolomita (kaltzio eta magnesio karbonatoa)            **C(Lehorra)   **C(Lehorra)
*
Onargarria
**
Egokia
C
Sutea kontrolatzeko bakarrik

Metalen edo horien aleazioen suteak itzali edo kontrolatzeko Hauts-nahasteen prestaketa (patentatuak) desberdinen egokitzapena.

Metalen edo horien aleazioen suteak itzali edo kontrolatzeko Hauts-nahasteen prestaketa (patentatuak) desberdinen egokitzapena.
Hautsaren izena eta eraketa Na K Li Mg Al Ti U Zr Hf Th Pu Ca
G-1 "Pireno" hautsa (fundizio grafitatuaren eta fosfato organikoaren kokea) ***(1) ***(1) ** *** *** (en polvo) ** ** **C ** ** ** **
"Metal Guard" hautsa (fundizio grafitatuaren eta fosfato organikoaren kokea) **(1) ***(1) ** *** *** (hautsa) ** ** **C ** ** ** **
"Met-L-X" hautsa (kloruro sodikoa, fosfato trikalzikoa, estearato metalikoak eta hauts termiko plastikoa) **(1) **(1) ** *** ** (hautsa) ** ** **C        
"Na-X" hautsa (Karbonato sodikoa, gehigarri fluidifikatzaileak eta antihigroskopikoak) ***(metalezkoa)     **C (espaletan)       **C (espaletan)        
"Lith-X" hautsa (Grafitoa eta gehigarri fluidifikatzaileak) **(1) *C *** * (espaletan)       * (espaletan)        
"Pyromet" hautsa (kloruro sodikoa, fosfato diamonikoa, proteina eta eragile hidrofugatzaileak eta fluidifikatzaileak) **     ** (hautsa eta espal eran) ** (hautsa eta espal eran) **   **       **
"TEC" hautsa (kloruro potasiko, sodiko eta borikoa) *** ***(1) (1)       *       *  
*
Onargarria
**
Egokia
***
Oso egokia
C
Sutea kontrolatzeko bakarrik
 
 

e-mailez bidali