saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

CO2 (Karbono dioxidoa)

Informazioa

Karbono dioxidoa, elur karbonikoa edo karbono anhidridoa bezala ezagutzen dena, sua itzaltzeko gehien erabiltzen den gas-eragilea da, batez ere, horren baldintza eta propietate egokiak direla medio.

Propietate orokorrak

  • Gas koloregabea eta usaingabea.
  • Konprimitu eta hoztearen bidez likidotu daiteke.
  • Ez da korrosiboa eta ez du uzten hondakinik.
  • Tutuetan zehar berezko lurrun-tentsioaren bidez igarotzen da.
  • Elektrizitatearen gidatzaile txarra da.
  • Deskarga-prozesuan –40º graduko tenperaturak sortzen ditu. Beraz, izoztearen ondoriozko erredurak sor ditzake.
  • Produktu itogarria da eta oso arriskutsua a %9tik gorako kontzentrazioetan.
  • Baldintza berberetan, horren dentsitatea airearena baino %50 handiagoa da.

Itzaltze propietateak

Inertizazioa
CO2-ren (Karbono dioxidoa) deskargak, erregaiarekin batera, oxigenoaren murrizketa nabaria sortzen du, eta, ondorenez, konbustioaren erreakzioa geldiarazten du. Erregai-motaren arabera, beharrezkoa den CO2 (Karbono dioxidoa) %30 eta %75 ehunekoen artean aldatzen da.
Hoztea
Eragin gutxiko mekanismoa izan arren, CO2-ren (Karbono dioxidoa) irteera-tenperatura baxua dela medio, tenperatura jaitsi egingo da erregai-materialaren azaleran. CO2-ren aplikazioak (Karbono dioxidoa).

CO2-ren aplikazioak (Karbono dioxidoa)

A motako suteak
Azaleko suteak murrizten ditu. Izatez, ez du ahalmenik brasak dituzten suteetan sartzeko.
B eta C motako suteak
Eragingarria da zenbait kasutan, hain zuzen ere, sua itzaltzeko erabateko uholde-sistema denean edo tokian-tokian aplikatzen denean.
D motako suteak
Ez da eragingarria. Izan ere, metalen suteek horien desegitea eragiten dute.
Sute elektrikoak
Sua itzaltzeko eragile bikaina da. Izan ere, ez du gidatzen elektrizitatea eta sute horiek ez dute aurkezten brasen aurkezpena. Kontu handia behar da agente hau sutan ez dauden ekipoen gainean ez botatzeko, jaurtitzeko bere tenperaturek kalteak eragin baititzakete.

Neurriak

  • CO2 (Karbono dioxidoa) ez da toxikoa, baina itogarria da. Airean arnastatutako CO2 (karbono dioxidoa) %9koa izan daiteke, diseinu-kontzentrazioaren gutxienekoen azpitik kokatuta, eta horrek pertsonentzat heriotza ekar dezake.
  • Ez da erabili behar ohi bezala pertsonak dauden lokaletan, instalazio finkoetan jaurtiketa-atzeratzailerik ez badago, ezta eskuzko baliabideak dituzten lokal txikietan ere.
  • Izoztearen ondoriozko erredurak eragin ditzake, azalaren gainean aplikatzen bada.
CO2 (karbono dioxidoa) gasezko bonbona eta  CO2zko (karbono dioxidoa) itzalgailuen taldea, dutxako forman erakutsita.
 
 

e-mailez bidali