saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Jakinarazpen elektronikoa

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak zergadun guztien eskura jarri du jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua. Zerbitzu hau erabil dezaketen zergadunek Foru Ogasunaren jakinarazpenak Internet bidez jasoko dituzte.

Jakinarazpen elektronikoaren bidez, zergadunaren Ogasun eta Finantza Sailaren arteko komunikaziorako tresna berria abiarazi da. Tresna horrek hainbat abantaila ditu:

  • Erosoa da: Zerbitzua Internet bidez baliatzen da, eta zergadunak jakinarazpen-oharra jasotzen du bere helbide elektronikoan.
  • Erraza da sartzen: Erabiltzailearen eskura dago eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.
  • Hurbila da: Zergadunak denbora asko aurrezten du, ez baitu inora joan beharrik jakinarazpenak jasotzera, eta etxean egon beharrik ere ez dauka jakinarazpenok hartu ahal izateko.
  • Segurua da: Segurtasun, bapestekotasun eta pribatutasun berme osoa dauka.
  • Merkea da: Gastu publikoa gutxiagotzen du, jakinarazpenaren inprimaketa, gutunazaleratze eta manipulazio prozesua ezabatzen baitu.
  • Iraunkorra da: Paper asko aurreztea eragiten du, eta horrek eragin mesedegarria dauka ingurumenean.

Jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan alta hartu ahalko dute (baldin eta Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako b@kQ sistema edo BizkaiBai - Ogasun eta Finantza Bulego Birtualak onartzen dituen ziurtagiri elektronikoko sistemetako bat badaukate) zergadun guztiek eta hirugarrenen ordez jarduten dutenek, baldin eta Bizkaibain jarduteko 4. ordezkaritza-maila badaukate (4. baimen mailarekin, zergadun batek bere aholkulariari eskubidea ematen dio bere izenean jakinarazpen elektronikoak jasotzeko).

Ogasunaren jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi dituen zergadunak alta hartu beharko du zerbitzu horretan, Ogasun eta Finantzen Bulego Birtualean identifikatuz eta helbide elektroniko bat emanez.

Aurretiazko urrats hori eman ondorik, zergadunarentzako jakinarazpenen bat sortzen den bakoitzean, Ogasun Sailak abisua igorriko du zergadunaren helbide elektronikora. Abisu hori jaso ondoren, zergadunak, BizkaiBai sisteman bere burua identifikatu ostean, jakinarazpenaren edukia bistaratu ahal izango du, "Zain dauden jakinarazpenak" izeneko aukeran klik eginez.

Indarrean dagoen arautegiaren arabera (Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 107.2. artikulua), baliabide elektronikoen bidez egiten diren jakinarazpenak jasotzaileak berorien edukia atzitzen duen unetik aurrera gauzaturik daudela ulertuko da, halako moldez non atzipenaren data eta ordua erregistratuko baitira, jaso izanaren adierazpena izango balitz bezala. Une horretatik aurrera, jakinarazpenean xedaturik dauden epeak konputatzen hasiko dira. Hala ere, baldin eta atzipen hori eskura dagoen unetik aurrera egutegiko 20 eguneko epea igarotzen bada, jakinarazpena ezetsi egin dela ulertuko da, eta legezko ondore guztietarako burututakotzat joko da.

Zergadunak une orotan kontsultatu ahal izango ditu modu elektronikoz jasotzen dituen jakinarazpenak; halaber, jakinarazpen elektronikoak jasotzeari utzi ahal izango dio, zergadunak zerbitzuan baja hartuz gero.

Jakinarazpen elektronikoan alta

Jakinarazpen elektronikoei buruzko informazio gehiago Gure Gida-n

 
 

e-mailez bidali