saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BizkaiBain baimena dutenak, onartutako ziurtagiri elektronikoarekin

Informazioa

2021eko abuztuaren 1a baino lehen sortutako baimenduek (erakunde bateko langileek) berdin jarduten jarraitu ahal izango dute Bizkaibai Bulego Birtualaren bidez. Hau da, erakunde juridikoetako baimenduek izapideak egiten jarrai dezakete erakunde horien izenean, edo, aholkularitza-enpresek baimendutakoen kasuan, izapideak egiten beraien bezeroen izenean.

2021eko abuztuaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik sortu eta kudeatuko dira baimendutako berriak. Baimendutako berriek egoitza elektronikotik jardun beharko dute, eta ez Bizkaibai bulego birtualetik.

Ordezkaritza egoitza elektronikoan (esteka)

  • Enpresa bat naiz eta langile batek nire izapideak kudeatzea nahi dut.
  • Aholkularia naiz/Nola baimendu enplegatu bati nire bezeroen izapideak kudeatzeko?.

Bizkaibai aholkularien baimen unibertsalak (aholkularitza fiskaleko profesionalak) egoitza elektronikora migratu dira, eta, beraz, egoitza elektronikotik jardun ahal izango dute, haien baimenaren arabera. BizkaiBaiko gainerako baimenduei, egoitza elektronikotik jardun nahi badute, baimena ematen duen erakundeak berriro alta eman beharko die egoitza elektronikotik (Nire kudeaketak/Ahalordetzeen erregistroa/Nik baimena ematen dut/erantsi baimena).

 
 

e-mailez bidali