saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Internet eta Teknologia Berrietara Iristea

Informazioa

Foru Liburutegiak 16 postu ditu Internet eta bulegotikako aplikazioetarako doako sarbidea dutenak. Zerbitzu hau erabiltzeko baldintzak honakoak dira:

  • Zerbitzua gehienez ere ordu batera mugatuta dago.
  • Ordubeteko denbora-muga igarota, ekipoa automatikoki itzaliko da eta bertan dauden datu guztiak ezabatuko dira, berreskuratzeko aukerarik gabe.
  • Dokumentuak zuri-beltzean inprimatu ahal izango dira edozein ordenagailutatik (Tarifa: 0,10 € / orriko).
  • Informazioa gorde daiteke USB biltegiratzeko gailuetan (pendrive, MP3 aparailuak...).
  • Ordenagailuak ez daude prestatuta informazioa diskete edo CD-ROMetan gordetzeko.
  • Liburutegia ez da erantzule izango USB gailuetan gordetzen den informazioaren gainean.
  • Ekipoetako bat erreserbatuta dago kontsulta azkarrak egiteko, gehienez 15 minutukoak erabiltzaile eta aste bakoitzeko.
  • Ordutegia:
    • Negua:
      • astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 20:00etara etenik gabe
      • larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara
    • Uda:
      • astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 19:00etara
      • larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara

Wi-fi

Foru Liburutegiak WIRELESS (WI-FI) estaldura edo Interneten doan sartzeko haririk gabeko teknologia du bere instalazio guztietan. Haririk gabe nabigatzeko baldintza bakarra haririk gabeko konexioa duen ordenagailua edo bestelako gailua edukitzea da.

Urteko hainbat denboralditan, eta Liburutegiaren espazioak hobeto aprobetxatzea eta bere erabilera guztien artean interferentziarik ez egotea lortzeko xedez, haririk gabeko konexio honetaz gozatu ahal izateko espazioak mugatuko dira.

Internetera wifi bidez konektatzeko jarraibeak (pdf 485 KB)

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali