saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Irakurketea eta Kontsultak Aretoetan

Informazioa

 

Bizkaiko Foru Liburutegia ondarezko liburutegia da, kontserbaziokoa eta xede nagusietakotzat Bizkaiko ekoizpen editoriala eta gure lurraldeari buruz aritzen dena kontserbatu eta zabaltzea duena. Ondarea kontserbatzeko zeregin hau duelako, hain zuzen, ez dago jasota bere fondoak maileguan ematea.

Fondoetara jotzeko, hortaz, beharrezkoa da gelan bertan egotea. Liburutegiak goiz eta arratsaldeko etengabeko ordutegian bere bilduma osatzen duten fondoen irakurketako zerbitzua eskaintzen du.

Lehenengo hiru solairuetan makina autokopiagailuak daude dokumentuak erreproduzitzeko. Makina hauek fotokopiatzea zein zuzenean pen drive batera digitalizatzea ahalbidetzen dute.

Liburutegiko eraikinaren espazioen banaketak fondoen erabilera ezberdinei erantzuten die:

Lehenengo solairua

  • Erreferentzia orokorreko fondorako sarbidea, sarbide librekoa.
  • Liburutegi profesionala, sarbide librekoa.
  • Fondo orokorra kontsultatzeko gunea, materiala liburutegiko langileei aurretik eskatuta.
  • Erabiltzaile itsu edo ikusmen-gabeziak dituztenentzako kontsulta-gunea, bere beharretara egokituta informaziora jotzea ahalbidetzen dieten instrumentuz hornituta.

Bigarren solairua

Hemerotekako fondorako sarbidea: sarbide librea eguneko prentsara eta aldizkarien azkeneko zenbakietara, eta aldez aurretik eskatuta, prentsa historikora, mikrofilmatuta eta digitalizatuta.

Hirugarren solairua

  • Fondo orokorra kontsultatzeko gunea, liburutegiko langileei materiala aldez aurretik eskatuta.
  • Sarbidea aldizkari ofizialetara.
  • Heraldika eta genealogiako obrak.

Laugarren solairua

  • Ikertzaileentzako kontsulta-gunea.
  • Erreferentziako fondorako sarbidea ikertzaileentzat, sarbide librekoa.
  • Sarbidea erreserbako fondora (1831. urtea baino lehenago) eta 1956. urtea baino lehenago inprimaturiko fondora. Fondo honetarako sarbidea mugatuta dago bere kontserbazioa bermatzeko.
  • Grabatu eta kartografiarako kontsulta-gunea. Fondo honetarako sarbidea mugatuta dago bere kontserbazioa bermatzeko.
 
 

e-mailez bidali