saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Osasun Kanpaina: Behi-azienda, Ardi-azienda eta Txerri-azienda

Informazioa

Animalien Osasuna
 
 

Osasun Kanpainaren Historia Bizkaian

Euskal Administrazioak Behien Tuberkulosiaren eta Bruzelosiaren kontra borrokatzeko programa diseinatu zuen 1981ean, gaitz horiek suntsitzeko xedez.

Lehenengo hiru urteetan, 1981etik 1983ra arte, parte-harmena borondatezkoa izan zen eta abeltzainei jakinarazteko eta berauek jabearazteko kanpainen, saneaturiko ukuiluetako ekoizpenetarako primaren, Administrazioaren laguntzak eskuratzeko Saneamendu Kanpainan parte hartzeko eskaeraren eta abarren bitartez bultzatu zen. Horretara, 1980ko ukuilu saneatuen %25etik 1983ko %78ra pasatu zen.

1984an, 1984ko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez, derrigorrezko adierazi zen Saneamendu Kanpaina EAEko behi guztientzat, eta gaitzak suntsitzeko jarduketak beste bi gaitzetara zabaldu ziren: Behien Perineumoniara eta Leukosi Entzootikora.

1985ean, Animalien Osasuneko eskumenak zegozkien Foru Aldundiei transferitu zitzaizkien eta beroriek abeltzaintza-saneamendurako programen erantzukizuna berenganatu zuten. Urte horrezaz geroztik, kanpainak urtero iristen du behi-ukuiluen %100.

Derrigorrezko Osasun Kanpainen bitartez behi-aziendaren Bruzelosia identifikatzeko, kontrolatzeko eta saneatzeko lortutako emaitza altuak ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak, 1986an, 70/1988 Foru Dekretuaren bitartez, derrigorrezko adierazi zuen Saneamendu Kanpaina Bizkaiko Lurralde osoko behi- eta ahuntz-espezieentzat. Saneamendu-kanpaina hori, ordura arte, borondatez garatu izan zen.

Behi-aziendarentzat bezala, Eusko Jaurlaritzaren 1988ko urriaren 3ko Aginduari jarraiki, derrigorrezko adierazi dira ardi- eta ahuntz-aziendarentzat ere Bruzelosiaren kontrako Saneamendu Kanpainak Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Txerrien kasuan, 1985ean garatu zen bost urteko iraupena izango zuen jarduketa-programa koordinatua, txerrien epizootia nagusien kontrakoa; eta derrigorrezko adierazi zen txerrien Saneamendurako Kanpaina Euskal Autonomia Erkidego osorako. Aipatu programa Foru Aldundiek burutu zuten, honako helburu hauek zituztela: txerrien ustiategi eta ugaltzaile guztiak aurkitzea, zentsatzea eta banaka identifikatzea, Sukar Aftosoaren eta Txerri Izurri Klasikoaren kontrako inmunizazioa, eta Txerri Izurri Afrikarra diagnostikatzea, eskaintza eta haren suntsiarazpena.

1991n Aujeszky gaitza kanpainan derrigorrez diagnostikatu behar diren gaitzen barruan sartu zen, eta, egun, Txerri Izurri Afrikarraren, Txerri Izurri Klasikoaren, Aujezsky gaitzaren eta Txerrien Besikulako gaitzaren eramaileak detektatzen dira.

Albaitaria

Nola dago antolaturik Osasun-Kanpaina Bizkaian?Igo

Egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuak honako ardura hauek ditu: kanpaina planifikatzea eta koordinatzea, emaitza positiboak hartzea eta abeltzainei jakinaraztea, ukuilu positiboen jarraipena egitea, animalia positiboen eskaintza kontrolatzea eta horren kalteak ordaintzea eta, hala behar izanez gero, dagokion zehapen-espedientea hastea.

Kanpaina lan hau egiteko baimena duten albaitariek garatzen dute. Aipatu lana lehiaketa publikoaren bitartez adjudikatzen da eta urtero garatzen da irailetik ekainera bitartean.

Bizitzeko animalien behi-ukuilu guztietan egiten da: behien tuberkulosia 6 astetik gorako guztiei ikertzen zaie; eta bruzelosia, behien entzooti leukosia eta behien perineumonia, 12 hilabetetik gorakoei.

Ardi- eta ahuntz-aziendaren kasuan, Brucella melitensis-a diagnostikatzen da animalia guztiengan; eta Brucella ovis-a, hazitarakoengan.

Emaitzak onak badira, ustiategiaren kalifikazioa lortzen da; eta, emaitzak txarrak badira, animaliak eskaintzen dira eta kalteak ordaintzeko eskubidea izaten da. Abeltzaintza Zerbitzuak, azken ustiategiotan, kalifikazioa berreskuratzeko behar diren gaitzaren jarraipen-frogak egiten ditu.

Gainera, saneamendu-kanpainarekin batera, berriro zentsatzen dira ustiategi bakoitzean agertzen diren animalia guztiak berriro zentsatzen dira.

EmaitzakIgo

Behi-Azienda

Behien 2004ko Saneamendu Kanpaina 2003ko irailetik 2004ko ekainera bitartean egin da. Ildo horretatik, Bizkaiko behi guztien identifikazioa eta osasun-egoera kontrolatu da.

4.177 ukuilutan 53.798 behiren gainean egin da Osasun-kanpaina. Beraren emaitza honakoa da: Kanpainako gaitzetan (tuberkulosian, bruzelosian, perineumonian eta leukosian) positiboa eman duten 26 animalia, 14 ukuilutan banatuak.

2004. urte osoan behi positibo edo/eta zalantzakoren bat izan den ukuilu guztien jarraipena egin da ustiategiak bere osasun-kalifikazioa berreskuratu arte. Era berean, saldu eta erostekoak diren behi guztiak kontrolatu dira. Beraiei aipatu gaitasunen aurreko diagnostiko-probak egiten zaizkie, bai saldu aurretik bai ustiategi berrian sartzeko orduan. 12.678 behi kontrolatu dira, eta emaitza negatiboak atera dira.

  • Tuberkulosia: Kanpainan zehar 5 animalia positibo detektatu dira; eta ondorengo jarraipenetan, beste 9. Beste alde batetik, 12 animalia positibo diagnostikatu dira eskaintzaren ostean.
  • Bruzelosia: 12 ukuilutan 21 behi positibo atera dira eta osasun-hustaldi 1 burutu da.
  • Entzooti leukosia: ez da ezein animalia positibo suertatu.
  • Perineumonía: 2004an Mungiako, Gernikako eta Markinako ENBetako udalerrietako ukuilu guztiak ikertu dira. Bizkaian behiak sartzea debekatu da, eta perineumoniarik gabeko ukuiluetatik ez datozen Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko salerosketako animalia guztiak; hau da, azken 24 hilabeteetan 6 hilabeteko gutxieneko denbora-tartean animalia guztientzako bi proba negatibo egin dira. Azken proba azken 12 hilabeteetan zehar egin da, eta erosi berriak diren animaliengan proba bat, eta haiek sartu aurre-aurretiko 30 egunetan. 5.696 analisi serologiko egin dira 2004an zehar, eta ez du serologia positiborik ezein animaliak agertu.
Behi-azienda

Bizkaiko osasun-egoera egokia azpimarratzeko, Saneamendu Kanpainako Programako behi-gaitzei dagokienez, adierazi behar da ezen 100eko 97,15 behi-ustiategik Osasun Kalifikazioa dutela, hau da, ofizialki Bruzelosi, Tuberkulosi eta Leukosi eta Perineumoniarik gabe daude.

Ardi-Azienda

Ardi eta Ahuntzak saneatzeko Kanpaina, ardi-bruzelosia (Brucela Melitensis-a) eta ardien epidimitis kutsakorra (Brucela Ovis-a) ezabatzekoa, eta haien identifikazioa eta erregistroa, 2004ko irailean hasi ziren.

68.171 ardi saneatu dira 2.172 ukuilutan, eta 6 animalia Brucela Melitensisarekiko positibo (%0,010) diagnostikatu dira 5 ukuilutan (%0,23). Brucela Ovisetiik 3.291 ar saneatu dira 1.110 ukuilutan, eta 24 positibo (%0,73) diagnostikatu dira 9 ukuilutan (%0,81).

2004an 6 ardi Brucela Melitensisarekiko positibori kalteak ordaindu zaizkie eta kostua 540,00 €-koa izan da. 24 ardi Brucela Ovisarekiko positibori kalteak ordaindu zaizkie, halaber, eta kostua 2.160,00 €-koa izan da. Zenbateko osoa 2.700,00 €-koa izan da.

Ardi-Azienda

Txerri-Azienda

Aurreko urteetan bezala, Txerrien Saneamendurako Kanpaina Afrikako txerri-izurriaren, txerri-izurri klasikoaren, Aujezsky gaitzaren eta txerrien besikulako gaitzaren antigorputzen eramaile posibleak diagnostikatzeko egin da.

36 ustiategitan 685 ugaltzaile saneatu dira. Ezein animalia ez da aipatu gaitzekiko positibo suertatu.

LegeakIgo

Lege Orokorrak

Behi-Aziendari Buruzko Lege Zehatzak

Ardi-Aziendari Buruzko Lege Zehatzak

Txerriei Buruzko Lege Zehatzak

Derrigorrezko Eskaintzarengatiko Kalte-OrdainaIgo

 

Prozedura

  • Eskabidea dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztea
  • Kalte-ordaina eskatzeko epea: animalia hiltzen dutenez geroztiko 6 hilabetekoa.
  • Animalia hiltzeko epea: proben emaitzak ofizialki jakinarazten direnez geroztiko 30 egunekoa.

Agiriak

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  2. Hartzekodun-fitxa, banketxeak behar bezala betea.
  3. Hiltegiaren eskaintza-ziurtagiria (animaliaren krotal-zenbakia, pisua eta ernaldiko egoera zehaztu behar dira)..
  4. Zerga-betebeharrak beteta egotearen ziurtagiria.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta egotearen ziurtagiria.
  6. Animaliak berriro jartzeagatiko kalte-ordainaren kasuan, berriro jartzekoak diren abereen genealogi karten fotokopia erantsi beharko da.

LABORATEGIAIgo

Laborategia

Nekazaritza Sailak laborategian betetzen duen jarduerari dagokionez, horrek Foru Administrazioak landagunean garatzen duen zeregina ezinbestean osatzen du. Horretarako, Abereen Osasuneko Alorra jorratzen du, nahitaezko Osasun Kanpainetan aziendaren diagnostiko infekziosoa aztertzen duena, hain zuzen. Halaber, Foru Aldundiak bere eskumenak Abeltzaintza Zerbitzuaren bitartez egikaritzen ditu.

2005ean, ISO/IEC 17.025 Arauaren Kalitate Sistema serologian aplikatu da, azterketen bermea, kalitatea eta fidagarritasuna hobetuz. Laborategi hori penintsularen iparraldeko 8 laborategik osatzen dute. Izan ere, Kalitate Sistema osoan beharrezkoak diren tresnak eskuragarri izateko helburuarekin, euren artean antolatu dira laborategietako eragiketak egin eta helburuak nahiz eragingarritasuna maximizatzeko.

Foru Aldundiak, Bizkaiko aziendari buruzko osasun-programak bete eta kontrolatzeko eskumen osoak izanik, autonomia-erkidegoko, estatuko, eta Europa Erkidegoko legeriaren barne jasotako jarduerak garatu eta gauzatzen ditu. Horrez gain, azienda behar bezala kontrolatzeko beharrezkoak diren Foru Dekretuak ematen ditu.

Laborategi serologikoaren kontrolpean animaliaren batek emaitza zalantzagarria eman badu, Abeltzaintza Zerbitzuak osasun-jarraipenaren mende jarriko du ustiategi osoa, eta frogak egokitzat jotako aldi guztietan errepikatuko ditu. Emaitza positiboa denean, eta indarreko legeria aintzat hartuta, animalia berehala hil egiten da.

Aziendan edozein "berriztapen" edo "abeltzaintza mugimendu" eginez gero, hori ere osasun-kontrolpean jartzen da, urte osoan zehar azterketa egiten da azienda-eskuraketen arabera.

Hurrengo taulan 2005ean aztertutako kontzeptu ezberdinen lagin guztiak aurkeztu ditugu. Guztira diagnostikatutako 101.987 serum-lagin bildu ditugu.

Serologia
ESPEZIEA KANPAINA BERRIZTAPENA JARRAIPENA GUZTIRAK
BEHI-AZIENDA 33.070 10.297 12.791 56.158
ARDI-AZIENDA 27.800 3.410 687 31.897
AHUNTZ-AZIENDA 8.236 936 - 9.172
TXERRI-AZIENDA 4.760 - - 4.760
GUZTIRAK 73.866 14.643 13.478 101.987

Gaixotasun epizootikoei dagokienez, laborategiko emaitza analitikoa Nekazaritza Sailak diagnostikoa egiteko froga gisa erabiliko du eta Bizkaiko Abeltzaintza Saneamenduari buruzko kanpainak egiteko baliagarriak dira. Hona hemen, gaixotasun-zerrenda:

Gaixotasun epizootikoak
Behi-azienda Burzelosia
Peripneumonia
Leukosia
IBR (behien infekziozko errinotrakeitisa)
Ardi-azienda Burzelosia
Ahuntz-azienda Burzelosia
Txerri-azienda Txerri-izurri klasikoa
Txerri-izurri afrikarra
Aujezsky gaixotasuna

Bruzelosia diagnostikatzeko oso baliagarria da Bengala Arrosaren froga egitea, hau da, hasieran screening bat egiten zaie lagin guztiei. Emaitza positiboa duten guztien kasuan, Osagarriaren Finkapenaren bidez diagnostikatuko dira, eta, ondorenez, infekzioaren maila eta intentsitatea zehaztuko ditugu. Horrela, odola txertatutako aberearena bada, diagnostikoa Gelaren bidezko Hedapen Bikoitzaren frogarekin osatu beharko da, eta horrela serumean antzemandako antigorputzen jatorria infekzioa edo txertoa den jakin ahal izango dugu.

Peripneumonia ere Osagarriaren Finkapenaren bidezko froga serumean eginda diagnostikatzen da. Izan ere, lortu nahi diren intentsitatea eta zehaztasuna eskura daitezke, eta eramaileak antzemateko oso eragingarria da.

IBR eta Leukosia, txerri-aziendarekin egindako diagnostikoetan gertatzen den bezala, Enzimoinmunoensayo (hainbat gaixotasun antzemateko diagnostikoetan oso hedatua dago) izenekoaren bidez egiten dira. Kasu horretan, entzima batekin markatutako antigenoen edo antigorputzen erabilera du oinarri, lortutako konjokatuak inmunologia- eta entzima-jarduera bikoitza izan dezan. Konjokatu hori abiapuntu hartuta, aurretiaz mikroplakaren horman finkatuta entzima-jardueraren bidez jakinaraziko du diagnostikatu beharreko serumean antigenoarekin izandako inmunologia-erreakzioaren intentsitatea.

2005. urtean laborategi honetan aipatu diagnostiko-tekniken bidez egin den azterketa-kopurua taula honetan zehaztu dugu:

Azterketa-kopurua
Diagnostiko-tekniken Azterketa-kopurua
Bengala Arrosaren aglutinazioa 97.227
Bruzelosiaren osagarriaren finkapena 5.123
B. Ovisaren osagarriaren finkapena 3.302
Perineumoniaren osagarriaren finkapena 21.413
Osagarriaren finkapena guztira 29.838
Leukosi Elisa 21.399
IBR Elisa 6.776
Aujezsky Elisa 1.190
PPA Elisa 1.190
PPC Elisa 1.190
EVP Elisa 1.190
Elisa guztira 32.935
DDG diagnostiko diferentziala 5
Korta
 

 
 

e-mailez bidali