saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Datu Historikoen Aplikazioa Deskargatzea

Informazioa

Ingurumen Sailak ura behar bezala kudeatzeko beharrizanaren garrantzia azpimarratu nahi du. Halaber, plangintza modernoa aplikatu ahal izateko, datu hidrometeorologikoen serie fidagarria behar da, eskuragarriak diren baliabide hidraulikoak eta muturreko balioak nabarmendu daitezen.

Aplikazio horrekin mundu guztiak gure ibaien bilakaerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango du.

Hori dela bide, urte hidrologiko bakoitzaren itxierarekin batera, gure estazioen eguneroko datuei buruzko informazioa aurkeztuko dugu.

Datuen etengabeko gehikuntza kontuan hartuta, eta datuen deskarga egokia burutzeko xedearekin, gure aplikazioa bi zatitan banandu dugu:

  1. Datuen bisorea.
  2. Datuak.

SISTEMAREN BETEKIZUNAK:

Aplikazioa Windows7 sistemei zuzenduta dago.

GARRANTZITSUA: Datuak behar bezala ikusteko ezinbestekoa da ordenagailuan "Americana" idazkera aukeratuta izatea. Horretarako, bisoreak egiaztapena egingo du eta aplikazioa exekutatzean unean-unean hori aukeratu eta ostean berriro hori ezarriko du.

INSTALAZIO-PROZESUA:

Instalazio-mota horrekin, datuen erabilera erraza eta azkarra izatea nahi dugu. Beraz, datuen bisorea behin bakarrik instalatuko da eta datuak urtean-urtean gehitu egingo dira.

Honela jardun beharko dugu  instalazioan:

  1. Bertsio zaharrak kendu behar dira.

  2. Egiaztapena egin ondorik, benetako instalazioari ekingo diogu:

    1. Ikustailea orrialde honetatik deskargatu.
    2. Exekutatu eta instalatu. Berez, aplikazio gune honetan instalatuko da: C:/Archivos de Programa/DFB
    3. Ikustailea instalatu ondoren, " Datos" izeneko seriea eranstea besterik ez daukagu. Horretarako:
      1. Datuen artxiboa "exe"formatuan deskargatu behar dugu.
      2. Berez, datuak ondoko karpeta honetan deskonprimatuko dira: C:/Archivos de Programa/DFB/DATOS

        Jaitsitako programa gauzatzean pantailan agertzen den irudia

        OHARRA: BALDIN ETA IKUSTAILEA INSTALATZEN DENEAN INSTALAZIORAKO AURREZ EZARRIRIK DAGOEN DIREKTORIOA ALDATU BADA, URRATS HORI BEHAR BEZALA EMATEKO, ZEUK AUEKRATU DUZUN DIREKTORIOAN AURKITU BEHAR DUZU, ETA "DATOS" DERITZON KARPETAREN BARRUAN DESKONPRIMATU.

Hurrengo urteetan, datuak eguneratzea besterik ez duzu egin beharko, eta horretarako "3" urratsean adierazi bezala jardun behar duzu.

 
 

e-mailez bidali