saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Azterguneak

Informazioa

Oka ibaia bisitatzeko, ibaiaren parean doan Zornotza-Gernika errepidea hartuko dugu. Zugaztietara heltzean Oka ibaiaren goi ibilguari jarraitu ahal zaio, ezkerraldetik, edo bestela Ibarrurirantz jo, bertan ibaiaren hasierako adarretariko beste bat ikusteko. Zugaztietatik Gernikara arte, ubide nagusiari jarraitzen zaio. Ezkerraldetik, Vista Alegrera heldu baino lehentxoago, Ugarte errekastoarekiko elkargunera iristen gara. Muxikarako errepidea hartuta errekasto horren albotik joango gara.

Arroaren azterguneen mapa[D]

Berrakondo erreka eskuinaldetik dator. Erreka honi jarraitzen dion basabide bat dago Kanpantxu aldean, Gernikatik hurbil.

Ugaranera bertara isurtzen dituzte urak, ezkerraldetik Mape edo Sollube errekak, Altaniz inguruan, eta eskuinaldetik Golako eta Oma errekek. Golako errekak Oiz mendiaren hegalean du iturburua, Bizkaiko Balkoitik hurrean. Bertara iristeko Zugaztietatik Munitibar-Gerrikaitzera doan errepidea hartu behar da. Ibai honen ondotik doan ibilbidearen abiapuntua. Huarka izango da. Ibartxuraino joan eta basabide batetik jarraitu behar da ibaiaren goiko ibilgura heltzeko.Oma ibaira Kortezubitik abiatuta irits daiteke

Arro honetan nahiko egoera onean artaturiko ubide batzuk daude, Huarka-Golako, Oma eta Berrekondo, besteak beste, nahiz eta batzuek ertzetako zuhaiztiak galdu dituzten, ibarrak nekazaritza eta basogintzarako erabiltzen direlako, neurri handi batean. Oka ibaian, erabilera horiez gainera, Gernika aldeko industri jarduera ere nabari da, ubidearen narriadura larriagoa baita. Gernikako hirigunearen eraginez ugaranaren hasierako tarteak jasaten du kalterik gehien, bai hiri bai industri erabileren ondorioz.

Ibaiaren 1. Bista

1. Oka ibaia

Ibai honen goi ibilgua –bi ibaiadar nagusiek Zugaztietan bat egiten duten gunea baino goragokoa, oso malda pikea duena– landare nitrofiloez estalita dago ibaiertzeetan, han-hemenka haltzen batzuk ikusten badira ere. Uretako helofitoak ugari izateko leku aproposa da. Ingurunea larre, ortu, birlandatutako baso eta baserri-multzo txikiez osatuta dago.

Zugaztieta atzean utzi ondoren, haitz handiak eta azaleratutako harri ama bera ageri dira ibaiaren hondoan. Ibaiertzak ez daude erabat oihangabeturik: haltz batzuk eta bertoko basoak gorde dira ertz batean. Uretako landaretza, arrabak, goroldio eta irek osatzen dute gehienbat, baita zenbait fanerogamo ere, azken hauek haitzen arteko zuloetan sustraituta.

Oka ibaiaren behe ibilgua Zubi Barri aldean bisita daiteke, bertan ubidera jaisteko bide erosoa baitago. Ibai-hondoa errekarri eta legarrez osatuta dago eta ur azalaren gainean nahiz uraren baitan landareak erruz hazten dira.

Hiru ibaitarteetako makroornogabe komunitateen arteko erkaketa egin daiteke, tarte bakoitzean lurzoruak duen erabilerari eta substratuak dituen ezaugarriei lotuta daudela ikusteko.

2. Golako eta Berrekondo ibaiak

Ibai hauek makroornogabe komunitate oso anitzak dituzte. Gainera, komunitate horiek uraren kalitate bikaina adierazten dutenetarikoak dira.

Ibaiaren 2. Bista

Ubideari jarraitzen dion ibilbidea eginez, baso birlandaketek ibaiertzetan utzi dituzten ondorioak ikus daitezke, eta substratuaren izaera aldatu ahala uretako landaretzan gertatzen diren aldaketak ere bai. Hain zuzen ere, ibaiaren hasierako tarteetan haitzezko substratua, eta amaieran jalkigin bigunez osatutakoa aurkituko ditugu.

3. Oma eta Huarka ibaiak

Oma ibaiaren ibilgua interesgarria da zenbait lekutan lurpean ezkutatzen delako, lur karstikoak zeharkatzeko. Basondo aldeko kararrizko lurrak lutogunez josita daude, eta zulo horietako batzuetan ibaia berriro azaleratzen da tarte labur batez.

Huarka ibaiaren ertzetan, zenbait lekutan, jatorrizko egoeran ondo gordetako landaretza ikus daiteke. Ibai honek makroornogabe komunitate anitz eta ugaria du.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali