saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Azterguneak

Informazioa

Zornotzatik irten eta Gernikarako norabidea hartuko dugu, Zugaztietaraino heldu arte. Bizkaiko Balkoian (Oiz mendiaren hegalak) Golako (Oka ibaiaren arroa) eta Lea ibaiak sortzen dira. Munitibar edo Gerrikaitzera heldu eta handik, ondoan baserriren batzuk dituen ibaiaren ibilgutik, Arbatzegira eta Urionara igoko da; oro har, ondo artatu den ingurua dela esan daiteke. Munitibar-Gerrikaitzetik Lekeitiorantz ubide nagusiari jarraitu behar zaio.

Arroaren azterguneen mapa[D]

1. Lea ibaiaren goi ibilgua

Hurritza da nagusi, baina badaude lizarrak, gaztainondoak eta haltzak. Makroornogabe ugari dago. Bloketzarrez beteta dagoen substratu harritsua. Ezponda urtsuen landaretzaren adibide asko. Alde batzuetan kare-prezipitazioak daude substratuaren eta goroldioen gainean.

2. Lea ibaia Aulestin

Aulestin, ibaiaren inguruan zabalaldigune bat eratu da; alde horretan ur-oldarrak dituen tarte bat dago, substratu harritsua duena; ubidea ondo oxigenatuta dago eta baldintza horietan ohikoak izaten diren makroornogabeak daude; halaber, tarte motelak daude, substratu biguna dutenak, urazpiko landare asko eta oligoketo eta diptero ugari dituzten tarteekin batera. Ubideetan haltzadiren batzuk gorde dira.

Ibaiaren 1. Bista

3. Lea ibaia Gizaburuagan

Ibaira heltzeko biderik onena Gizaburuagatik hurbil dagoen zubi bat da; hor aurkituko dugun tartea da Lea ibaiak ugaranera heldu aurretik duen beheko ibilguaren adibidetzat jo daitekeena. Ibaiertzetan haltzak daude eta ubidean, lehorte garaietan nahiko motel mugitzen dena, makrofito ugari dago. Makroornogabeak ere asko eta mota anitzekoak dira.

Ibaiaren 2. Bista

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali