saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezaugarriak

Informazioa

Ura

Disolbatutako gatzen kopurua handia da ibaibide nagusian. Bertan, eroamen baloreak 400 µS/cm baino gehiagokoak izan ohi dira. Oma ibaiaren eroamena ere altua da, aipaturikoen pareko baloreak hartzen baititu. Golako ibaira eskuinaldetik urak isurtzen dituzten Gaztiburu eta Huarka errekastoetan, berriz, eroamen baloreak baxuagoak dira, haitzen osagaiak desberdinak direlako: arroaren zati handienean kararrizkoak dira, baina Oiz inguruetan harearria nagusitzen zaio kararriari. Uretan oxigeno asko dago, baina udan urritu egiten da, tenperatura igo eta ur-emaria eta korrontearen abiadura jaistearekin batera.

Oka ibaiaren arroaren ezaugarrien mapa [DSollube Ibaiadarraren arroaren ezaugarrien mapa

Organismoak

Oka ibaiaren ubidearen ertzak nahiko narriaturik agertzen dira ibaiburutik bertatik. Hemen haltz sakabanatu batzuk baino ez dira geratzen. Sasia (Rubus fruticosus) eta belar nitrofiloak, Urtica dioica eta Sambucus ebulus, besteak beste, dira landare ugarienak Autzagane aldean nahiz Ibarrurin. Zugaztietatik behera, Oka ibaiak estugune bat zeharkatzen du, gaztainondo, haritz eta lizar baso txikiez inguratuta. Urbazterretako landaretza haltzadi berria da. Beherago, Gernikara heldu baino lehentxoago, haltz eta sahats multzoak soiluneekin tartekaturik aurkitzen ditugu. Ibaiertzean bizi diren belar eta zuhaiskak espezie nitrofiloak dira.

Berrekondo eta Golako ibaien ibilguetan ere ibaiertzak nahiko eraldatuta daude, batez ere soro eta zelaiez inguratuta dauden lekuetan, baldintza horietan haltzadia gutxitan gordetzen baita. Oro har, errekastoen bazterrak zuhaitz gabe geratu dira, eta landa, soro eta pinudiak ubidearen mugaraino hedatu dira.

Uretako landaretza oso ugaria da, bereziki Oka ibaiaren ibilguaren beheko aldean.

Arro honetan, harritsuak diren substratuetan bereziki bizi ohi diren makroornogabeen komunitateak aurkitzen dira: anfipodo, plekoptero, efemeroptero, trikoptero eta simuliidoak. Horiez gain, oligoketoak eta kironomidoak ere badira, batez ere tarte beherenetan. Udazkenean gehikuntza nabarmena izaten dute Potamopyrgus jenkinsi moluskuaren eta koleoptero eta trikopteroen populazioek.

Oka eta Mape ibaietan, uraren kalitatea ertaina edo kaskarra dela adierazten duten makroornodun komunitateak aurkitu dira, eta Berrekondo, Golako, Huarka eta Oma ibaiek, orokorrean, kalitate oneko urak dituzte, adierazgarri bera kontutan hartuta.

Golako ibaian amuarraina bizi da; arroko gainerako ibaietan, batez ere ziprinidoak nagusitzen dira. Itsasadarrean itsas-amuarraina aurkitu izanaren aipamena bada.

Muxikatik gora amuarrain arrunta, foxinoa, haitzetako lotza, zarboa, loina eta aingira bizi dira. Amuarraina udaberrian Gernikaraino heltzen da, zarbo eta loinarekin batera; hemen platuxa eta korrokoia ere batzen zaizkie.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali