saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezaugarriak

Informazioa

Ura

Uraren eroamena altua da arro honetan, lehorte egoeretan eta ubiderik gehienetan 300 µS/cm baino balore altuagoekin. Balore horiek ubideek zeharkatzen dituzten kararrizko substratuen eragina dira; horri guztiari esker, batez ere goi ibilguetan, ez da arraroa kare metaketak aurkitzea haitz eta landareen gainean. Arro honek aldarazpen gutxi pairatu behar izan ditu eta ibaiaren tarte guztietan ondo eusten dio uraren berezko kalitateari eta, beraz, ubide nagusiaren eroamen baloreek sasoiaren araberako aldaketak izaten dituzte, hots, euri-jasa eta lurrinketaren balantzearen arteko eragina jasaten dute, baina ez espazioaren aldaketaren araberakorik.

Ibaiaren arroaren ezaugarrien mapa[D]

Oxigenoaren kontzentrazioa beti da altua, tenperaturak nahiko baxuak direlako eta jarduera fotosintetikoa ere altua delako.

Nitrato eta fosfatoen kontzentrazioa ez da altua eta pixka bat gora egiten du ibaiburutik urrundu ahala. Denbora luzean euririk ez duenean egiten ubidea eutrofizatu egin daiteke, hiri hondakinengatik eta soroetan botatzen diren ongarriengatik; hori gertatzen denean uraren gainean eta haitzei itsatsita dauden arrabak eta airean orriak dituzten fanerogamo batzuk, apioa eta berbena-belarrak, bat-batean hazten dira.

Organismoak

Goiko tarteetan ondo artatu diren haltzadiak daude, haltz, lizar, haritz eta hurritzez osatuta. Goiko tarteren batzuetan ibaiertzetan gailentzen den zuhaitza hurritza da; gero, zenbat eta beherago egin, haltzak nagusituko dira. Haltzadi hori arbola errenkada bihurtu da, leku askotan eten egiten dena, basogintzaren alorreko birlandaketak –batez ere pinuak– edo soro eta zelaiak ibaiaren ertzeraino bertaraino heltzen direlako. Landaretza klimazikoa diren baso mistoaren eta haltzadiaren artean, edo artadiaren eta haltzadien artean, sor litekeen jarraikakoa mugatuta dago oso, Aulesti baino beheragoko uren inguruan dirauten aztarna txiki batzuk baino ez, alegia.

Arro honetan espezie askotako makroornogabeak aurkitu ditugu; ugaritasun hori aldatu egiten da tokiaren arabera, baina beti ere ugaritasuna oparoa izango delarik. Azterlana egin den leku desberdinetan atzeman diren aldaketak, dirudienez, ingurune fisikoaren aldaketetan oinarrituta daude eta ez arrazoi antropikoetan.

Urtaroek ezartzen dituzten aldaketak garrantzitsuak dira, batez ere udagoienean; sasoi horretan Potamopyrgus jenkinsi moluskua izaten da nagusi ubide nagusiko erdiko eta beheko tarteetan, eta efemeropteroak, trikopteroak, koleopteroak, dipteroak, planariak, hirudineoak eta oligoketoak ere erraz atzeman daitezke.

Ibaiaren Bista

Arro honen uraren kalitate biotikoa altua da oso, salbu eta arro honen uraren kalitatea altua da oso, salbu eta Okamika errekastoaren kasuan (Gizaburuagan); delako errekasto horrek, sasoiaren araberakoa izateagatik, indize horretan balore baxuak izaten baititu.

Oro har, Leak uraren kalitatean maila ona izaten du; ubidean, ostera, makina bat eskuhartze nabaritzen da, ekosistemaren berezko egitura behin eta berriro apurtzen duten urtegi eta nasa askorekin, hots, arrainentzako eragozpen gaindiezina direnak.

Aulestin salmonidoen barrupea dago (amuarrain arrunta). Izokina inoiz Oletaraino sartu da. Dena den, tarte guztietan amuarrain arrunta, foxinoa eta aingirak daude.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali