saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezaugarriak

Informazioa

Ura

Eroamena altua da, baina hori kararrizko eskualdeak zeharkatzen dituzten ubide guztietan gertatzen da; eroamen hori gehitu egiten da udan eta ez da arraroa izaten ubide nagusian 400 µS/cm inguruan dauden baloreak izatea. Errekastoetan mineralizazio maila baxuagoa da.

Ibaiaren arroaren ezaugarrien mapa [D]

Artibai ibaiaren beheko ibilguan, Markinatik behera, uretan disolbatuta dagoen oxigenoaren baloreak oso baxuak dira, organismorik gehienentzat jasan ezinezkoak diren baldintzak, alegia.

Fosfatoen kontzentrazioa baxua da goiko tarteetan eta gero eta gehiago haziko da, batez ere ibaiak Markina zeharkatu ondoren.

Organismoak

Goiko ibilguan ondo artatu den ibaiertzeko landaretza ikus daiteke, haltzak, lizarrak eta hurritzak, besteak beste. Dena den, arrunt bilakatu dira ibaiertz oihangabetuak, sasiz eta belar nitrofiloz beteak eta, hala zelaiak nola pinuen birlandaketak, ubide nagusiraino bertaraino heltzen dira sarri baino sarriagotan.

Beherengo ibilguan, ubide nagusia oso aldatuta dago, karrakaketa ugari eta ertzak behin eta berriro berreginda ditu eta.

Arro honetan, besteak beste, oligoketoak, efemeropteroak, trikopteroak, simuniidoak eta anfipodoak aurki daitezke. Alde batetik bestera arteko desberdintasunik nabarmenenak Markinatik paraje gertatzen dira, makroornogabeen komunitatean oligoketoak nagusi diren lekuan, alegia. Udan kironomido ugari dago eta, udazkenean, Potamopyrgus generoko moluskuak, arro honetan, egoera arruntagoan, goi ibilguetan baino ez dena aurkitzen. Markinatik behera nahiko egoera txarrean dagoen arroa da, alde horretan, Urko ibaiaren behe ibilguan gertatu den bezalaxe, oligoketoak eta kironomidoak dira nagusi.

Chandler-en indize biotikoaren baloreak aztertzen baditugu, errekastoetan eta Artibai ibaiko goi tarteetan uraren kalitatea altua edo oso altua dela konturatuko gara. Kalitatea baxua da Markina zeharkatu eta gero eta pixka bat gora egiten du azken tartean. Halaber, Urko ibaiaren beheko ibilguan, Markina parean, kalitateak behera egiten du.

Artibain dauden arrainen banaketa ere ohizkoa da, salmonidoen aldeak, ziprinidoen aldeak eta itsasoratzen denean tarteko alde bat. Amuarrain arrunta, foxinoa, haitzetako lotza eta aingirak daude; Urberuagan zarboak eta loinak daude eta beheko ibilguan (Garro) platuxak eta lasunak (korrokoia eta kapitaina).

Urko ibaiak, Barinaga, amuarrainak, foxinoak eta haitzetako lotzak ditu.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali