saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Fitxa didaktikoak

Informazioa

Bizkaia Tippi Tappa
 
 

Partaideei txangoan bisitatutako eskualdeko berariazko fitxa didaktiko bana emango zaie, bidaia osatuko duena. Fitxa horien informazioa euskaraz zein gaztelaniaz agertuko da eta erabilitako lengoaia programaren hartzaileak diren ikasleen hizkuntzara egokituta dago. Horrez gain, erabiltzen den terminologia teknikoaren definizioak ditu, hobeto ule tzeko.Fitxa didaktiko horietako bakoitza hurrengo atalek osatuta dago:

Eskualdearen aurkezpena.

Bizkaiko lurraldearen barneko kokapen-mapa, enklabearen egoera geografikoaren deskribapen laburra eta gunearen alde nabarmenenak dituena

Landako kultura.

Bizkaiko alde kultural orokorrei zein eskualdekoari egiten zaie erreferentzia, hurrengoak nabarmentzen direla:

  • Artisautza
  • Baserria eta beste motako eraikinak, herri-etxebizitza eta babes-ikurrak, abereak baserrian, etxeko ohiturak.
  • Herri-kirolak.
  • Artzaintza eta beste lanbide batzuk.
  • Etxeko elikagaiak
 

Natura.

Eskualdeko natur gune naturala bereizi duten aldeen deskribapena: orografia, ibaiak, paisaia mota, klima, flora eta fauna … Era berean, gunearen leku adierazgarrienak azpimarratzen dira, hala nola mendiak, haranak, kobak edo natur gune natural babestuak.

Lehen Sektorea.

Eskualdeko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiek egindako jardueren definizioa eta azalpena, beren ezaugarriak eta helburu nagusiak, funtzionamendua, instalazioak, ekoizpen-prozesuak, erabilitako tresnak, merkaturatzea eta bisitatu beharreko ustiategiak.

 

Jarduerak.

Jolas eta denbora-pasa batzuen bitartez, egunean irakatsitako ezagueren laburpena egingo da.

 
 
 

e-mailez bidali