saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Sarrera

Informazioa

Landa-Turismoa
 
 

Nekazari eta abeltzainek nekazaritza-ustiategi baten barruan dauden euren baserri eta gainerako jabetzetan ostatu eta sukaldaritza zerbitzu turistikoak ematean datza landa-turismoa. Baserriaren edukiera mugatua izaten da, gehienetan 12 pertsona askoz jota.

AlbeltzaintzaSailkatutako opor-etxebizitza turistikoen modalitateak edo etxebizitza partikularretako geletan ostatu hartzeko modalitateak hartzen dira landa-etxetzat. Etxebizitza turistikoak, oporretako etxebizitza turistikoak, etxe partikularretako geletan ostatu hartzea eta landa etxeak araupetzen dituen maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretua, uztailaren 29ko 191/1997 Dekretua eta irailaren 23ko 210/1997 Dekretua aintzat hartuta; azken dekretu horren bidez, turismorako apartamentuak, oporretako turismo-etxeak, etxe partikularretako logela-alokairuak eta landa-etxeak arautzen dira.

Landa-etxeek, jendetzarik gabe, opor lasaiak igarotzeko aukera ematen dute, familiarteko giroan eta landa-inguruarekin eta Naturarekin harreman zuzenean. Aisialdia duten eta hirietatik urrun lasaitasun apur bat behar duten pertsona guztientzako aukera erakargarria da landa-turismoa. Landa-ingurunea eta natura lehenengoz eta sakon ezagutzen duten umeak dituzten familientzat edo euskara praktikatu nahi dutenentzat, esaterako, aukera paregabea da.

Ostatuak urte osoan daude zabalik eta guztiek dituzte ur beroa eta berokuntza.Gaur egun kategoria bakarra dago; hala ere, hainbat zerbitzu mota eskaini daitezke:

  • Ostatua eta gosaria.
  • Ostatua eta jabeek kanpotarren eskura jarritako sukaldea erabiltzeko aukera.
  • Ostatua mantenu erdian.
  • Ostatua mantenu osoan.
  • Etxe osoa alokatzeko aukera.
Landa-etxeak

Landa-turismoko establezimendu guztiek erreklamazio-orriak dituzte bezeroen eskura, eta establezimenduok Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak ikuskatu eta baimena eman ondoren ireki dira.

Bilakabidea

Landa-turismoko “aro modernoa” Eskualdeko Nekazaritza Politikaren Erreformari lotuta doa. 1998an ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza-plan bat praktika hori nekazaritza errenten osagarri gisa sustatzeko eta landa-ingurunea bizilagunik gabe geratzea saihesteko. Une horretatik aurrera, landa-turismoko establezimendu bat ustiatzea erabakitzen zuen baserritarrak bere baserria artatu, zaharberritu eta hobetzeko formula berriarekin egiten zuen topo. Horrez gainera, beste abantaila batzuk ere bazituen: diru-sarrera osagarriak, nekazaritza, abeltzaintza eta artisautzako zenbait produktu zuzenean merkaturatzeko aukera, eta emakumeentzako lan ordaindua, etxetik bertatik egin dezaketen lana.

PaisaiakPraktika horrek zekarren arriskurik handiena gizarte eta kultur alorreko aldaketena zen. Gogoan izan behar dugu zein neurritan dagoen gure kultura baserriko kulturan sustraituta; adierazpen desberdinak izan arren, homogeneoa da planteamendu orokorretan.

50eko hamarkadatik 80ko hamarkadaren hasierara bitartean, garapen ekonomikoaren merkatuetan baztertua izateaz gainera, ingurune hiritarrera alde egin zuten hainbat pertsonek abandonatu izanaz gainera, kultura hau kultur eredutzat ukatu zen eta lurperatu egin nahi zen iragan pobrearen sinbolotzat hartu zuten.

80ko hamarkadan hasi zen landa-inguruneko kultura balioztatzen. Kultura landatarrak, paisaiak eta ondare arkitektonikoak osagai ekonomikoa eta gizartearen aintzatespena lortu zituzten, eta horri esker handitu egin zen hiritarren balio horiekiko errespetua eta balio horiei eusten lagundu zuten. Belaunaldiz belaunaldi paisaia moldatu zuten eta oraindik ere paisaia hari eusten jarraitzen dioten bizilagun landatarrek paisaia horri etekin ekonomikoa ateratzen diote, besteak beste, landa-turismoaren bidez.

Landa-turismoa aisialdi-jarduera izateari dagokionez, harrera bikaina izan du hasiera-hasieratik, batez ere hiritarren artean. Prezio erakargarrian naturaz, lasaitasunaz gozatzeko aukera izatea, landa-ingurunea eta bertako kultura ezagutzea merkatu handi baten guraria da; talde zabala joan daiteke bertara (negozio-turismoa, bikoteak, familiak, hirugarren adinekoak, umeak, etab.). Horrez gainera, nekazaritza-jardueretan parte hartu eta turismo aktiboaren inguruko jarduerak egin daitezke: mendi-ibilaldiak, zaldiak, etab. Pertsonek oporrak gero eta bereiziago hartzeak eta opor horiek dibertsifikatu nahi izateak ere zerikusia izan du.

Alderdi ekonomikoari dagokionez, ostatu, sukaldaritza, aisialdi-jarduera eta antzeko kontzeptuei dagokien negozio-zenbatekoaz gain, beste alderdi onuragarri batzuk ere nabarmendu beharra dago:

  • Ondare arkitektonikoa eta kulturala zaharberritzea.
  • Tokiko ekonomia suspertzea.
  • Nekazaritzako elikagaiak eta artisautzako produktuak zuzenean merkaturatzea.
  • Landa-ingurunean emakumearen eginkizuna aintzatestea.
  • Gizartean nekazariaren eginkizuna duin egitea.
  • Ingurune landatarraren eta hiritarraren arteko kultur hartu-emana.
  • Gizarte honetako errealitate soziopolitiko eta kulturala modu benetako, objektibo eta naturalean transmititzea.
Landa-etxeko sukaldea
 

 
 

e-mailez bidali