saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Uraren kudeaketa

Informazioa

Jasangarritasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailaren ingurumen politika honako hauen araberakoa da: Uraren Esparru Zuzentarauan (2000/60/EE) eta Hiriko Hondakin Uren Saneamenduari buruzko Zuzentarauan (1991/1271/EE) ezarritako printzipioen eta helburuen araberakoa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak Udalaren eskumena ezartzen du etxez etxeko edateko uraren hornidurari eta hondakin urak kanporatzeari eta tratatzeari dagokionez.

Hornidura eta saneamendu zerbitzuak kudeatzea udalerriei dagokie.

Hornidura eta saneamendu zerbitzuak hiriko uraren zikloa kudeatzeko esparru integralean sartu behar dira.

Ziklo horrek honako hau hartzen du bere gain:

  • Hornidura: bilketa, garraioa, tratamendua, biltegiratzea eta banaketa.
  • Saneamendua: sarera isurtzea, kolektoreen bidez garraiatzea, kanporatzea eta kanporatutako urak ondoren isurtzea.

Inbertsio Politika:

Zerbitzua udalerriaren erantzukizuna da eta besteak beste, zerbitzu hori behar bezala emateko beharrezko azpiegiturak izateaz arduratu behar da.

Udalerriak bere plangintzan eta burutzapenean parte hartu behar du.

Betekizun horiek ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoa da hornidura ekonomiko nahikoa izatea. Egun, udalerri batzuek ezin diete ardura horri aurre egin.

Bizkaiko Foru Aldundiak hornidura eta saneamendu obrak laguntzen ditu, gai horri dagokionez, udal eskumenen eraginkortasuna bermatze aldera.

Kudeaketa Politika: zerbitzuaren homogeneizazioa, tarifen uniformetasuna

Oinarrizko zerbitzu horien kudeaketa udalerriak banaka edo mankomunitatean egin dezake.

Euskadiko Toki Erakundeen Legeak, foru erakundeen berezko eskumenak errespetatuta, udalerrien mankomunitateak bultzatzearen aldeko apustua egin du, edo, hala badagokio, partzuergoak bultzatuko ditu, beharrezko zerbitzu horiek ematearen ardura partekatzea sustatzen duten erakunde tresnatzat hartuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ETELen zioen azalpenean jasotako argudioak kontuan hartuta, honako hau uste du: lurraldearen barruan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak duen berezitasuna dela eta, uren arloko partzuergo nagusi den heinean, erakunde horren finantzaketa da udalerriei hornidura eta saneamendu azpiegiturak garatzeko eta urarekin lotutako nahitaezko zerbitzuak kudeatzeko laguntza ekonomikoa emateko modurik eraginkorrena dela.

Ur zerbitzua kudeatzeko gero eta eskakizun gehiago bete behar dira.

  • Baliabidearen kudeaketan espezializazio teknikoaren eskaria mailaka handitzen ari da.
  • Gero eta eskakizun gehiago daude zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ez soilik erabiltzaileek eskatzen dituztelako, baizik eta kolektore eta ubide publikoetara isurketak hobeto kontrolatu behar direlako ere.
  • Egunetik egunera, Udal eremutik kanpoko baliabideen menpekoago izatea.

Era berean, abantaila berriak eskaintzen ditu:

  • Ur baliabideen banaketa zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa lortu nahi da; eta horretarako, udal sareak elkarrekin lotu eta baliabideak partekatuko dira, herritar guztientzako uraren kantitatea eta kalitatea bermatzeko.
  • Kostuak eskalako ekonomien bidez murriztea.
  • Salneurri uniforme eta solidarioa.

Ondorioz, beharrezkoa da uraren kudeaketa integratua egitea, Bizkaian bizi diren pertsona guztientzat uraren kantitatea eta kalitatea bermatzeko, ustiapen merkeagoa eta eraginkorragoa, tokiko eremu hutsak baino esparru zabalagoak hartzen dituena, udalerrien autonomia errespetatuta eta Europak eskatzen duen zerbitzuaren kalitatea bermatzeko betebehar komunetik begiratuta.

Aldundiak mankomunitateak eta/edo partzuergoak sortzea laguntzen du, zerbitzuak zentzuz eta merkeago emateko.

Uren politika Europako zuzentarauen arabera

Ingurumen Sailaren ur politika honako hauek betetzearen barruan sartzen da:

  • 2000/60/CE Uraren Esparru Zuzentaraua eta.
  • 1991/271/CE Hiriko Ur Zikinen Saneamenduari buruzko Zuzentaraua.

Europak uraren hornidura interes orokorreko zerbitzua dela jotzen du.

Ezarritako legezko esparruaren helburuak, honakoak dira:

  • Ur kontinentalen kalitate ekologikoaren babesa eta hobekuntza.
  • Uretako ekosistemen gehigarrizko edozein narriadurari aurrea hartzea.
  • Uraren erabilera iraunkorra sustatzea.
  • Uraren hornidura nahikoa bermatzea, ildo beretik, urarekin lotutako zerbitzuen kostuak berreskuratzeko printzipioa kontuan hartuko da, kutsatzen duenak ordaintzen duela dioen printzipioari jarraitzen diotela.
  • Lehorte eta uholdeen ondorioak arintzea.
  • Baldintza hidromorfologikoak lehengoratzea.

Halaber, 2.000 biztanle baino gehiagoko kontzentrazio guztiek uren tratamendu egokia egin dezaten eskatzen du, horrela, horren isurketak Batasunak eskatzen dituen kalitateko helburuak bete behar ditu. Bestaldetik, udalerriekin, hurrengo gaiei buruzko Europako zuzentarauak betetzearen inguruan sentsibilizatzeko prozesuari ekin diote.

 
 

e-mailez bidali