saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Uraren kudeaketa

Informazioa

Ura
aurrezteko aholkuak [D]

Hornidura eta saneamenduko zerbitzuen kudeaketa udalerriei dagokie.

Hornidura eta saneamenduko udal zerbitzuak hiriko uraren kudeaketa osoaren esparruan kokatu behar ditugu.

Ziklo horren barruan honakoak daude:
Este ciclo incluye:

  • Hornidura: bilketa, garraioa, tratamendua, biltegiratzea eta banaketa.
  • Saneamendua: estolderiako sarera isurtzea, kolektoreen bidez garraiatzea, arazketa eta ondoren berriro erabiltzeko moduan isurtzea.

Bizkaiko Foru Aldundian uraren kudeaketan esku hartzeko bi arrazoi ditu nagusiki:

  • Bere administrazioa laguntzea eta beharrezko diren inbertsioak, egunez egun zailagoak direnak, sustatu eta ezartzea.
  • Zerbitzua, hiritarren eskakizunak betetzeko, eraginkortasunez eskaintzen dutela bermatzea.

Aldundiaren eskumenak, honakoak dira

  • Udal zerbitzuak koordinatzea, Bizkaia osoan guztiak eta behar den bezala eskaintzen dituztela ziurtatzeko.
  • Bizkairako interesgarriak diren obrak eta aprobetxamendu hidraulikoak onetsi eta egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko beste Lurralde Historiko bati eragiten ez badiote.
  • Obra horietan udalerriak laguntzea.
  • Legeak gutxienekotzat jotzen dituen hornidura eta saneamenduko zerbitzuak behar bezala eskaintzen dituztela bermatzea.
  • Udal eskumenak egoki erabiltzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta ekipamenduak burutu ditzaten sustatzea.
  • Udal eta Udalaz gaineko mugapeen arloan esku hartzea, Lurralde Historikoaren mugak gainditzen ez badituzte.

Inbertsio Politika:

Udalerria zerbitzuaren arduraduna da eta bere betebeharren artean azpiegiturak gauzatzea ere badago.

Udalerriak bere plangintzan eta burutzapenean parte hartu behar du.

Etorkizuneko espektatiba hauei aurre egin eta planeatutako helburuak betetzeko, zuzkidura ekonomikoa egitea beharrezkoa da. Egun, Udalek ezin dute zuzkidura hori bere gain hartu.

Bizkaiko Foru Aldundiak hornidura eta saneamenduko obren burutzapena lagundu izan du, udal eskumenak arlo honetan eraginkorrak direla bermatzeko helburuz.

Azpiegitura hidrauliko nagusien proiektuak egun egiten ari badira ere eta, ondorioz, inbertsio horien egiazko kostuak ezagutzen ez ditugun arren, legegintzaldi honetan Bizkaiko Foru Aldundiak obra hidraulikoei dagokienez zuzenean edo zeharka gauzatu behar dituen beharrek 240 miloi euroko kostua dute.

Kudeaketa Politika: zerbitzuaren homogeneizazioa, tarifen uniformetasuna

  • Udalerriak zerbitzuaz arduratu behar du eta berau osoki eman behar dute, eta hiriko uraren zikloa osatzen duten fase guztien arduradun bakarra egongo da.
  • Ur zerbitzuaren kudeaketa egunez egun zailago da eta horren inguruan geroz eta eskakizun gehiago daude:
    • Baliabidearen kudeaketan espezializazio teknikoaren eskaria mailaka handitzen ari da.
    • Zerbitzuaren kalitatean geroz eta garantia gehiago eskatzen ari dira, hala erabiltzailearen aldetik nola kolektore eta ibilgu publikoetara egindako isurien kontrol hobea egiteko beharrarengatik.
    • Egunetik egunera, Udal eremutik kanpoko baliabideen menpekoago izatea.
  • Era berean, abantaila berriak eskaintzen ditu.
    • Ondasunen banaketa arrazional eta eraginkorragoa, horrek udal sareak elkarlotzera eta baliabideak eskualdekatzera eramaten du, hiritar guztiei uraren kantitate eta kalitatea bermatzen direla.
    • Kostuak eskalako ekonomien bidez murriztea.
    • Salneurri uniforme eta solidarioa.
  • Ondorioz, uraren kudeaketa osoa egitea beharrezkoa da. Horrek bizkaitar guztiei uraren kantitatea eta kalitatea, ustiaketa merke eta eraginkorragoa, tokikoa baino esparru zabalagoak hartzen dituena, bermatu behar dizkie, udalerrien autonomiaren begirunetik eta Europak eskatzen duen zerbitzu-kalitatea bermatzeko denok dugu betebeharretik.
  • Aldundiak, zerbitzuen prestazio arrazional eta ekonomikoago egiteko, mankomunitateak edota partzuergoak sortzea laguntzen du, horrela, honakoa ezarri du:

    "Bizkaiko Foru Aldundiak obra eta udal zerbitzuak mankomunitate eta partzuergoren bidez eskaintzea, edozein motako inbertsio, laguntza eta dirulaguntzaren bitartez, lehenetsiko du". (Udalaz gaineko Eremuko Erakundeak Araupetzen dituen Foru Araua)”.

Uren politika Europako zuzentarauen arabera

Ingurumen Sailak 4 urte hauetarako (2004-2007) duen uren politika ondoko zuzentarauak betetzeko asmoz diseinatu dute:

  • 2000/60/CE Uraren Esparru Zuzentaraua eta
  • 1991/271/CE Hiriko Ur Zikinen Saneamenduari buruzko Zuzentaraua.

Europak uraren hornidura interes orokorreko zerbitzua dela jotzen du.

Ezarritako legezko esparruaren helburuak, honakoak dira:

  • Ur kontinentalen kalitate ekologikoaren babesa eta hobekuntza
  • Uretako ekosistemen gehigarrizko edozein narriadurari aurrea hartzea,
  • Uraren erabilera iraunkorra sustatzea,
  • Uraren hornidura nahikoa bermatzea, ildo beretik, urarekin lotutako zerbitzuen kostuak berreskuratzeko printzipioa kontuan hartuko da, kutsatzen duenak ordaintzen duela dioen printzipioari jarraitzen diotela.
  • Lehorte eta uholdeen ondorioak arintzea
  • Baldintza hidromorfologikoak lehengoratzea

Halaber, 2.000 biztanle baino gehiagoko kontzentrazio guztiek uren tratamendu egokia egin dezaten eskatzen du, horrela, horren isurketak Batasunak eskatzen dituen kalitateko helburuak bete behar ditu.

Bestaldetik, udalerriekin, hurrengo gaiei buruzko Europako zuzentarauak betetzearen inguruan sentsibilizatzeko prozesuari ekin diote:

  • Kudeatzeko ereduari buruz
  • Urarekin lotutako zerbitzuen kostuak, ingurumen kostuak eta baliabideei buruzkoak barne, berreskuratzeko printzipioari buruz eta
  • Kutsatzen duenak ordaintzen duela dioen printzipioari buruz.

URAREN EUROPEAR GUTUNA

  • Urik gabe ezinezkoa da bizitza. Ondasun oso baliotsua da, ezinbestekoa gizakiaren jarduera guztietarako.
  • Uraren kalitatea ezarri diren erabileren arabera egokiak diren arauak betez zaindu behar da eta, berariaz, sanitatearen arloko eskakizunak bete behar ditu.
  • Bitarteko hidrikoak inbentariatu egin behar dira.
  • Ura erkidegoaren ondarea da eta guztiok aintzatetsi behar dugu bere balioa. Norberak kontu handiz erabili behar du eta ez da alferrik galdu behar.
  • Edateko ura bitarteko mugatua da, agortu egiten da. Derrigorrezkoa da zaintzea, kontrolatzea eta, ahal den neurrian, areagotzea.
  • Erabili ondoren ura naturara bueltatzen denean ez luke arriskuan jarri beharko hala maila publikoan nola pribatuan egin daitekeen horren ondoko erabilera.
  • Ura babesteak ahalegin handia eskatzen du, hala ikerkuntza zientifikoan nola espezialisten prestakuntzan eta jendeari eman behar zaion informazioan.
  • Bitarteko hidraulikoen administrazioa hobe egongo litzateke ubide naturalen esparruan kokatuta eta ez administrazio eta politikaren arloko mugetan.
  • Uraren kalitatea aldatzeak kalte eragiten die horren pentzudan dauden gizakien eta izaki bizidun guztien bizitzari.
  • Bitarteko hidrikoak kontserbatzerakoan funtsezkoa da landare-geruza egokia artatzea, batez ere basoak.
  • Ura era egokian administratzeko derrigorrezkoa da eskumenak dituzten administrazioek bidezko plan hidrologikoa ezartzea.
  • Urak ez du mugarik, nazioarte mailako lankidetza behar duen guztion bitartekoa da.
 
 

e-mailez bidali