saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Funtzioak

Informazioa

Zallako Fruitagintza Estazioa

Zallako Frutagintza-estazioa Zallako Borda zaharrean eta Eredu-baserrian kokatuta dago. Hura 1903an jarri zen abian Bizkaiko Aldundiaren eta Zallako Udalaren ekimenez, nekazariei prestakuntza praktikoa emateko eta laborantzetan nekazaritzako entseiuak eta esperimentazioak burutzeko eta, aldi berean, mahatsondoaren hazkuntza suspertzeko, garai hartan izurri eta gaitzen eraso handia bizi izan zuena.

  • Bizkaiko txakolina1909an garatu ziren herriko binifera zurien eta beltzen mentuen lehenengo entseiu eta lanak amerikar mentu-zorroekin 4 hektareako azaleran.
  • 1920ko hamarkadako urteetan Eredu-upelategi bat instalatu zen Bizkaiko txakolina nola egiten den ikasi edo aztertu eta hobeto egiteko.
  • 1930eko hamarkadako urteetan, mahastiak zaintzeko eta ardoa egiteko azterketak utzi ziren eta instalazioak basoko mintegirako eta abere-bordarako erabili ziren.
  • 1968an, Borda Frutagintza-estazio bihurtu zen behin betiko eta lan hori garatzen du egun. Beraren azalera 6 bat hektareakoa da.
  • 1994an Upelategi Esperimental bat instalatu zen txakolina eta sagardoa egiteko teknikak ikasi, aztertu eta hobetzeko.
Txakolina egiteko teknikak

Gunearen funtzioen artean, besteak beste, Mahastizaintza eta Enologi Estazioenak ageri dira:

  • Bizkaiko frutagintza aztertu eta hobetzea.
  • Bizkaiko mahastizaintza eta ardogintza aztertu eta hobetzea.
  • Ekoizpen-arloenganako teknologi transferentzia eta laguntza:
    • Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendazioa.
    • Bizkaiko Sagardoa.
    • Frutagin Elkartea (BIALKA), Txakolingile Elkartea (BIALTXA).
    • Ekoizleen kontsultarako eta aholkularitzarako gune orokorra.
  • Bizkaiko sagardo eta txakolinaren analitika eta kontrol enologikoa
 
 

e-mailez bidali