saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zallako frutagintza estazioa - Upelategi esperimentala

Informazioa

Egungo Frutagintzako Estazioa Zallako Modelo baserri eta abeletxe zaharrean kokatuta dago. 1903. urtean Bizkaiko Aldundiak Zallan lursailak erostea erabaki zuen, batetik, nekazariei informazio praktikoa eskaintzeko eta, bestetik, hainbat nekazaritza esperientzia eta saiakuntza burutzeko.

Estazioaren funtzio nagusia azpisektoreko elkarte eta erakunde desberdinei (hala nola, frutagintzako elkartea (BIALKA), txakolin egileen elkartea (BIALTXA), sagardo natural egileen elkartea (BIZKAIKO SAGARDOGILEAK) eta Bizkaiko Txakolina eta Euskal Sagardoa jatorri deiturak) teknologikoki lagundu eta aholkatzean datza.

KOKAPENA

Bilbotik 25 Km-ra dago, Enkarterrien eskualdeko Zalla udalerrian, alegia, eta Kadagoa ibaiaren ibarrean, gutxi gorabehera 100 m-ko altitudean, H-HME orientabidean. Nolanahi ere, aipatu kokapena oso egokia da mahatsondoak eta fruta-zuhaitzak laboratzeko.

Zallako Frutagintzako Estazioa

Lehendakari Agirre etorbidea, 44

48860 Zalla (Bizkaia)

Dec koord.: Lat. 43.205915 Luz. -3.144150

Sexag koord.: Lat. 41º 12 21,3" N Luz.: 3º 08 38.9" W

Telefonoa: 94.639.03.27

Faxa: 94.639.09.64

E-posta: servicio.agricola@bizkaia.eus

Jarduerak egiteko zentroak ondorengoak ditu:

  • 5,8 ha inguru, horietatik 4,7 zona lauan eta 1,1 erdi mendi-mazela egiten duen eremuan. Nagusiki, mahatsondoak eta fruta-zuhaitzak daude.
  • Upategi esperimentala eta hozkailuak dituzten eraikinak.
  • Landareak ugaldu eta mahatsondo materiala hautatzeko berotegiak.
  • Prestakuntza jardueretarako erabilera askoko aretoa.
  • Ureztatze instalazio desberdinak, meteorologia estazioa, makineria eta bestelakoak.
 
 

e-mailez bidali